Alizia Battenbergekoa

Princess Alice of Battenberg» orritik birbideratua)

Alizia Battenbergekoa (Victoria Alice Elizabeth Julia Marie; Windsor gaztelua, 1885eko otsailaren 25aBuckingham jauregia, 1969ko abenduaren 5a) britainiar printzesa izan zen.

Alizia Battenbergekoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPrinsessan Viktoria Alice Elisabet Julia Maria av Battenberg
JaiotzaWindsorreko gaztelua1885eko otsailaren 25a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
BizilekuaDarmstadt
Londres
Jugenheim
Malta
Korfu
Old Royal Palace (en) Itzuli
Buckingham jauregia
HeriotzaBuckingham jauregia1969ko abenduaren 5a (84 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Maria Magdalene (en) Itzuli
St George's Chapel, Windsor (en) Itzuli
Familia
AitaPrince Louis of Battenberg
AmaPrincess Victoria of Hesse and by Rhine
Ezkontidea(k)Andres Greziakoa  (1903ko urriaren 6a -  1944ko abenduaren 3a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Battenberg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
frantsesa
greziera
Jarduerak
Jarduerakerizaina, moja, charity worker (en) Itzuli eta aristokrata
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa
Greziako Eliza Ortodoxoa

Find a Grave: 12711546 Edit the value on Wikidata

Luis Battenbergekoa eta Viktoria Hesse-Darmstadtekoaren alaba izan zen. Andres Greziakoaren emaztea eta Filipe Edinburgokoaren ama izan zen.

Ezkondu zenetik Grezian bizi izan zen eta bi aldiz erbesteratu behar izan zuen, 1917an eta 1922an. 1930ean, eskizofrenia diagnostikatu zioten Andresi, eta erietxe batean sartu zuten, eta ezkontideak bananduta bizi izan ziren harrezkero.

Alizia ongintzan aritu zen Grezian eta Bigarren Mundu Gerran juduak bere etxean babestu zituen.

1967an Greziatik alde egin zuen diktadura militarra ezarri ondoren, eta Londresen hil zen bi urte geroago. Haren gorpuzkiak Windsor gazteluko kriptan lurperatu zituzten, eta 1988an Jerusalemgo Olibondoen Mendiko Maria Magdalenaren elizara eraman zituzten.