Premislidak
Premislidak[1] (txekieraz: Přemyslovci, alemanez: Premysliden, polonieraz: Przemyślidzi) bohemiar errege dinastia izan zen, IX. mendetik 1306 arte Bohemia eta Moravian erreinatu zuena. Horrez gain, 1300-1306 bitartean Poloniako koroa ere eduki zuten.
Borivoj I.a (852 aldean – 889 aldean) izan zen etxearen sortzailea eta Wentzeslao III.a (1289 - 1306) azken erregea. Honen hilketaren ostean, Bohemiako erregetza Luxenburgoko etxearen esku gelditu zen eta Poloniakoa Piast dinastiara itzuli zen[2].
Agintari mitikoak
aldatuCosmas Pragakoaren Chronica Boëmorumen (1119) arabera:
Bohemiako dukeak
aldatuBorivoj I.a, 874. urtean Metodiok bataiatu zuena, lehen agintari premislida historikoa izan zen. 895ean Bohemia Moravia Handitik independizatu zen. 1003-1004 bitartean, Piast dinastiako Bolesław I.a Poloniakoak agindu zuen Bohemian.
- 872-890 : Borivoj I.a
- 894-905 : Spytihnev I.a
- 905-921 : Vratislao I.a
- 921-935 : Wentzeslao I.a
- 935-967 : Boleslao I.a
- 967-999 : Boleslao II.a
- 999-1003 : Boleslao III.a
- 1003-1003 : Vladivoj
- 1004-1012 : Jaromir
- 1012-1034 : Oldrich
- 1034-1055 : Bretislao I.a
- 1055-1061 : Spytihnev II.a
- 1061-1092 : Vratislao II.a, erregea 1085tik aurrera
- 1092-1092 : Konrad I.a
- 1092-1100 : Bretislao II.a
- 1100-1107 : Borivoj II.a
- 1107-1109 : Svatopluk I.a
- 1109-1125 : Vladislao I.a
- 1125-1140 : Sobeslao I.a
- 1140-1173 : Vladislao II.a, erregea 1158tik aurrera
- 1173-1178 : Sobeslao II.a
- 1178-1189 : Frederiko I.a
- 1189-1191 : Konrad II.a
- 1191-1192 : Wentzeslao II.a
- 1192-1197 : Bretislao III.a
- 1197-1197 : Vladislav III.a
- 1197-1198 : Ottokar I.a, erregea 1198tik aurrera
Bohemiako erregeak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Dinastien izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak. (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).
- ↑ The Přemyslid Dynasty Czech.cz