Premacken printzipioa

Premacken printzipioa erraztasun handiagoz gertatzen diren jokabideek gertatzeko zailagoak diren jokabideak sendotzen dituztela dioen printzipioa da. Premacken printzipioa tximino kaputxinoen ikerketa batetik eratorri zen, baina gizakien portaera azaltzeko eta aurreikusteko ere balio du. Honen froga da terapeutek printzipio hau erabiltzen dutela jokabide-aldaketan.

Eguneroko hizkuntzan Premacken printzipioak proposatzen du ikasle batek jarduera jakin bat egin nahi badu, ikasleak hain gogoko ez duen jarduera bat egingo duela jarduera desiragarrira egin ahal izateko. Ikasleak motibatuagoak egongo dira jarduera zehatz bat egiteko baldin badakite horren ondoren desiragarriagoa den jarduera bat egin ahal izango dutela. Probabilitate handiko jokabideak (jokabide desiragarriagoak) probabilitate txikiko jokabideen (jokabide ez hain desiragarriak) esku badaude, probabilitate baxuko jokabideak errazago gertatuko dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu