Praxidize (satelitea)
Praxidize (grekoa: Πραξιδίκη), edo Jupiter XXVII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
![]() | |
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Sheppard et. al. |
Data | 2000-11-23 |
Kategoria | moon of Jupiter (en) ![]() |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Jupiter |
Ardatzerdi handia | 20.823.967 km |
Eszentrikotasuna | 0,1840092 |
Orbita-periodoa | 613,90 egun |
Makurdura orbitala | 144,20594° (ekliptikarekiko) |
Periastroa | 16.992.165 |
Ezaugarri fisikoak | |
Masa | ~4,3 ×1014 |
Dentsitatea | 2,6 ×103 |
Grabitatea azalean | ≈0 m/s2 |
Albedoa | 0,04 |
Itxurazko magnitudea | 21,2 |
Ezaugarri fisikoakAldatu
Praxidize satelite txikia da (7 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Kolore grisaxka du.
Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak. Jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.
AurkikuntzaAldatu
Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 23an. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
IzendapenaAldatu
Praxidize satelite-izena mitologia grekoko Praxidize pertsonaian du jatorria; Praxidize bidezko zigorraren jainkosa zen, eta Zeusen maitalea.
Hasieran, S/2000 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000n lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Praxidize behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.