Pradoko Museoaren luzapena

Pradoko Museoaren luzapena Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatutako eraikin bat da, Madrilgo Pradoko Museoaren handitzea ahalbidetu zuena. 2007an inauguratru zen.

Pradoko Museoaren luzapena
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°24′50″N 3°41′31″W / 40.4138962°N 3.6919018°W / 40.4138962; -3.6919018
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2007
Inaugurazioa2007
Erabileramuseoa
ErabiltzaileaPradoko Museoa
Arkitektura
ArkitektoaRafael Moneo
Azalera22.040 m²

1996an lehiaketa ireki zuen Pradoko Museoak eta ehundaka proposamenen artean, Moneorenak irabazi zuen. 106 milioi euroko kostua izan zuen lanek, eta 2007an ireki zen eraikina[1]. Eraikinak ate monumental berezi bat dauka, Moneore enkarguz egina, Cristina Iglesias eskultore donostiarrak egindako Portón-Pasaje brontzezko atea[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) AMPLIACIÓN DEL MUSEO DEL PRADO – Rafael Moneo Arquitecto. (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  2. «Portón-Pasaje, de Cristina Iglesias (2007) - Vídeo - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).

Kanpo estekak aldatu