Potrotaino Ordizian (Gipuzkoa) 1984an sortutako punk musikako talde bat da.

Potrotaino
Datuak
JatorriaOrdizia (Gipuzkoa)
Musika motaPunk
Urteak1984:
Produkzioa
Diskoetxea(k)Tx
DDT
Oihuka
Taldekideak
Pedro
Txapu
Estebi
Maxi
Lehengo taldekideak
Toño
Anton
Gorka
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 6f809da6-5fdf-48e3-b0e2-cab04f3d471f Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Laukotetzat hasi ziren; baina, haien abeslaria (Toño) soldaduska egitera joan zenean, hirukotetzat jarraitu zuten. 1987an Hasta los cojones beren lehen maketa grabatu zuten. Maketa horren 1000 kopia baino gehiago saldu zituzten. Euskal Rock Erradikalaren eztandaren urteetan, garai onenean zegoen taldea, baina ustekabeko arazoek (Antonek taldea utzi zuen) taldea ia desagertzea ekarri zuten.

Hala ere, 1990. urtean bateria berriarekin (Gorka) eta maketa berriarekin (Beraien adierazpen askatasuna) bueltatu ziren.

1991ean lehen diskoa kaleratu zuten (Muerte al violador) laukotetzat. Disko hori beren inguruko Tx diskoetxeak kaleratu zuen, eta oso harrera ona izan zuen jendartean. LP formatuan 1000 diskotik gora saldu zituzten.

1994ean, DDT zigiluaren eskutik disko berria kaleratu zuten (Potrotaino). Disko horrekin zuzenekoak ematen ibili ziren Euskal Herrian zehar. Arazo batzuen ondorioz (Pedroren moto istripua eta Gorkaren osasun arazoak), ordea, zuzenekoak emateari utzi zioten.

2002an, bateria berriarekin (Maxi) La verdad comienza aqui diskoa plazaratu zuten, Oihuka diskoetxearekin.

Taldekideak aldatu

Hasierako Taldekideak aldatu

  • Pedro: baxua eta ahotsa
  • Toño: ahotsa
  • Txapu: gitarra
  • Anton: bateria

    Muerte al violador eta Potrotaino diskoetako partaideak aldatu

  • Gorka: bateria
  • Pedro: baxua eta ahotsa
  • Txapu: gitarra
  • Estebi: gitarrra

    La verdad comienza aquí diskoko partaideak aldatu

  • Pedro: baxua eta ahotsa
  • Txapu: gitarra eta ahotsa
  • Estebi: gitarra
  • Maxi: bateria

    Diskografia aldatu

  • Potrotaino (autoekoizpena, 1987). Maketa
  • Beraien adierazpen askatasuna (autoekoizpena, 1990). Maketa
  • Muerte al violador (Tx, 1991). LPa
  • Potrotaino (DDT, 1994). LPa
  • Muerte al violador + Potrotaino (DDT, 2000). CDa
  • La verdad comienza aqui (Oihuka, 2002). CDa

    Kanpo estekak aldatu

  • (Gaztelaniaz) Potrotainoren Myspace webgunea
  • Oihuka diskoetxearen webgunea