Antzara-belar
Antzara-belar (Argentina anserina) Arrosaren familiako belar-landare iraunkor baten izen arrunta da.
Antzara-belar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Argentina |
Espeziea | Argentina anserina |
Basionimoa | Argentina anserina |
Deskribapena
aldatuTxikoria belarraren antzeko sustraia izaten du. Argentina anserinak zurtoina laburra eta aihen herrestariekikoa du.
Hostoak 10-20 cm luze dira, pinnatuak eta 2-5 cm arteko lobuluak dauzkatenak. Azpialdean zilar koloreko ile fina dute eta horrek ematen dio Argentina izen zientifikoa.
Urrebotoiaren antzeko lorea du, horia eta bost petaloduna, inoiz zazpi petalotakoa ere ikusi da. 1'5-2'5 cm-ko diametria hartzen dute. Lorearen oina luzea da, 5-15 cm ingurukoa. Ekaina eta abuztua artean izaten du loraldia[1].
Fruitua akenio lehorren multzoa da[2].
Hedadura eta habitata
aldatuAntzara-belarrak Europan eta Asian hazten dira. Harea edo harri txintxarrezko zoruak atsegin dituzte. 80 cm arteko herrestadar gorriak ateratzen ditu eta horrela azkar zabaltzea lortzen du[1].
Erabilera
aldatu- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hesteetako eritasunak sendatzeko erabiltzen dira herri sendagintzan.[3]
Eztarriko eritasunak tratatzeko ere gargarak egiten dira.
Beste izen arruntak
aldatuArgentina anserina tokiko euskarazko testuetan:[4]
- antzara-belar
- antzarazbelar
- basatanasia
Antzara izena nondik datorren ez dago argi. Izan liteke hostoek antzara lumen itxura izatea edo izan liteke antzina landarearen hostoak antzarak elikatzeko erabiltzea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Argentina, Argentina anserina - Flores - NatureGate» luontoportti.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- ↑ «Red de Herbarios del Noroeste de México - Argentina anserina» herbanwmex.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.