Ireki menu nagusia

Potemkin korazatua (errusieraz: Броненосец Потëмкин, Bronenosets Potyomkin), Sergei Eisenstein zinemalari errusiarrak zuzendutako filma da, 1925ean Moscofilmek ekoiztua. 1905ean Potemkin ontziko eskifaiak euren nagusiei aurre egin zienekoa du gaitzat. Zinemaren historiako film onenetakotzat jotzen da. Propaganda filmtzat hartu bada ere, Eisensteinek muntaiaren gaineko bere ekarpen eta teoriak azaldu nahi izan zituen.

Potemkin korazatua
Vintage Potemkin.jpg
Jatorria
Sortzailea Sergei Eisenstein
Argitaratze-data 1925
Jatorrizko izenburua Броненосец «Потёмкин»
Jatorrizko hizkuntza errusiera
baliorik ez
Jatorrizko herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Ezaugarriak
Genero artistikoa propaganda film Itzuli eta film mutua
Iraupena 74 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Kokapena
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Sergei Eisenstein
Gidoigilea(k) Sergei Eisenstein
Nikolai Aseev Itzuli
Sergei Tretyakov Itzuli
Nina Agadzhanova-Shutko Itzuli

[[Kategoria:Nikolai Aseev Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Sergei Tretyakov Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Nina Agadzhanova-Shutko Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Aleksandr Pavlovich Antonov
Grigori Aleksandrov
Aleksandr Stepanovich Antonov
Sergei Eisenstein
Andrei Fajt
Beatrice Vitoldi
Vladimir Barsky
[[Kategoria:Aleksandr Pavlovich Antonov Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Aleksandr Stepanovich Antonov Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Andrei Fajt Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Beatrice Vitoldi Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Vladimir Barsky Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Yakov Bliokh Itzuli
[[Kategoria:Yakov Bliokh Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Mosfilm Itzuli
State Committee for Cinematography Itzuli
[[Kategoria:Mosfilm Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:State Committee for Cinematography Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Sergei Eisenstein
Grigori Aleksandrov
Bestelako lanak
Musikagilea Nikolai Nikolayevich Kryukov Itzuli
Argazki-zuzendaria Eduard Tisse
Vladimir Popov Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ukraina
Kanpo loturak

Bost atalek osatzen dute filma:

  • "Gizonak eta harrak" (Люди и черви) delakoan marinelak kexu dira, ontziko jatekoa ustel baitago.
  • "Drama portuan" (Драма на тендре) izenekoan eskifaia matxinatu egin da eta haien buruzagiak bizitza galdu du.
  • "Hildakoak justizia aldarri du" (Мёртвый взывает) atalean, Odesako herritarrek bat egiten dute matxinatuekin.
  • "Odesako eskailerak" du izena laugarrenak (Одесская лестница), eta leku hartan tsarraren soldaduek odesarrak jazarri dituzte.
  • "Eskuadroiarekin hitzordua" da azkena (Встреча с эскадрой).

Bere lehen lanean erakutsitako maila ikusita (Greba, 1924), Eisensteinek aukera izan zuen 1905eko iraultza ospatzeko asmoz egin zuen filma zuzentzeko. Iraultza horrek bi gertakizun nagusi ditu garaikide: batetik, Errusiak Japoniaren aurka galdutako gerra eta, bestetik, tsarraren indarrek San Petersburgoko langileen aurka eragindako triskantza. Jazarpen horrek greba orokorra abiarazi zuen Errusiako hainbat lekutan. Gobernuak gertaera horiek ospatzeko filma egiteko asmoa zela-eta, gidoilaria paratu zuen lanean eta hura 1905eko kalamitate horiek gidoi batean harilkatzen saiatu zen. Eisensteinek, hainbeste gertakariren artean galduta eta nahasi, irtenbidea Odesako portura eraman zuen, eta bost ataletan banatu zuen bi ardatz ondo berezien arteko dialektika: onen eta gaiztoen arteko liskarra.

Odesako eskailerakAldatu

Filmeko laugarren atalean, Odesako eskaileretan jazotakoa da oinarri, gerora filmaren beraren sinbolo bilakatu dena. Eszena horretan, tsarraren kosakoak amaierabako eskaileretan behera doaz, hiltzeko makinak bailiran, halakoa baita daramaten itxura eta darabilten ibilera izutzekoa. Sekuentziaren bukaeran, soldaduek ama eta umeari egiten diete tiro. Ama lurrera hilik erortzean, nahigabean haur-kotxea bultzatu du: umea barnean dela, badoa ibilgailua amilka, jende jazarri beldurtuaren ondoan.

Eisensteinek alegia sortu zuen. Odesako eskaileretakoa ez zen benetan horrela gertatu. Zuzendariaren asmazioa izan zen, nahiz eta egia izan Odesako herritarrak kexu azaldu Potemkin itsasontzia hirian egon izanaz. Dena den, maisuki kontatu zuen Eisensteinek azaldu nahi zuena (ondo egindako propagandari ordain handia zor), jende askok egiazko eta gertatukotzat jotzen baitu filmean agertutakoa.

Eszena hori Eisensteinen muntaiaren teorien isla da. Osterako eraginak asko eta ezagunak izan dira: Leni Riefenstahl (Triumph of the Will), Francis Ford Coppola (The Godfather), Brian De Palma (The Untouchables), Woody Allen (Bananas eta Love and Death) edo Terry Gilliam (Brazil).

Zenbaitek dioenez, pertsonak baino Eisensteinen helburua giza taldea erretratatzea izan zen. Hartara pertsonaien ezaugarritzea lausoa da, eta nahikoa da onak eta txarrak zeintzuk diren ondo islatzea: korazatuko kapitaina, usteldutako okela jateko moduan dagoela ziurtatzen duen medikua edota ontziko popea ikuslearen begitan gaizto eta krudel dira; matxinadari ekiten dion marinela, ordea, martiri izatera iritsi da. Ikusleek inongo esfortzu barik hiru etsai horiei gorroto die eta herriak bizi duen egoera tamalgarriaren erantzuleak nortzuk diren erraz asko asmatu behar du; aldi berean euretako bat marinela da, heroia sortua da.

Zine mutuko lau lan sortu zituen eta beraietan antzezle nagusia jendetza da, jende oldea. Ez zien aktore profesionalei aukerarik eman, gutxitan ez bada eta, kasu horietan ere, bigarren maila batean utzita.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Potemkin korazatua