Poseidonen tenplua (Sounion)

Sounion lurmuturreko Poseidonen Antzinako tenplu grekoa K.a. 444-440 bitartean eraikia izan zen eta Atenasko Urrezko Aroaren monumentu nagusietariko bat da. Itsasondoan eraikia dago itsas mailatik 60 metroko altueran.

Poseidonen tenplua (Sounion)
Greece Cape Sounion BW 2017-10-09 10-12-43.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaEkialdeko Atika
Udalerria[[d:Special:EntityPage/Q3074841|{{{2}}}
Koordenatuak 37° 39′ 01″ N, 24° 01′ 28″ E / 37.65025°N,24.02456°E / 37.65025; 24.02456Koordenatuak: 37° 39′ 01″ N, 24° 01′ 28″ E / 37.65025°N,24.02456°E / 37.65025; 24.02456
Altitudea 60 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. V. mendea
Izena Poseidon
Arkitektura
Materiala(k) haitzurdina
Estiloa Doriar ordena
Greziar arkitektura
Bisitariak urtean 222.800

HistoriaAldatu

Garai arkaikoko jatorrizko Poseidonen tenplua , zeina tobaz eraikia izan zen, seguruenik K.a. 480ean suntsitua izan zen Persiar tropengatik Xerxes I.ak Grezia inbaditu zuenean. Nahiz eta ez egon ageriko nabaritasunik Xerxesek Atenearen tenplua beregan hartu zuen eta gainerako guztia Atenasko akropolian, atenastarrek aurre eginagatik guztia suntsitu zuelarik[1]. Xerxesi Salaminako guduan garaitu ondoren atenastarrek etsaien trirremea (hiru arraun ilara zituen gerra-ontzia) Sounionen kokatu zuten Poseidoni eskainitako trofeo gisara[2].

Souniongo Poseidonen tenplua k. a. 444-440 bitartean eraikia izan zen. Hau Periklesen igoeraren ondoren gertatu zen, zeinak ere Akropoliko Atenearen tenplua berreraiki zuen. Garai Arkaikoko tenplu baten gainena eraikia izan zen.

ArkitekturaAldatu

Tenpluko peripteroen diseinua ohiko hexastiloa da, hau da, aurrealdeko arkupe bat zuen sei zutabe doriarrekin[3]. 38 zutabeetatik 16 oraindik zutik dirau (horietatik lau hogeigarren mendean altxa zirelarik). Tenpluak Akropoli azpian kokaturiko Hephaestus tenplua garaikidearen antz handia du, arkitekto berak diseinatua izan zitekeelarik.

Gainontzeko greziar tenpluetan bezala, eraikina errektangularra zen, peristasiaren lau aldeetan kolomadia zuelarik. Jatorrizko zutabeen kopurua 34 zen: 15 gaur egun zutik diraue. Zutabeak orden doriarrekoak dira. Marmol zuriz eginak izan ziren, Laureotic Olymmpusetik ekarria izan zirelarik. 6,10 metroko altuera zuten, metro bateko diametroarekin oinarrian eta 79 cm goiko aldean[4]. Tenpluaren erdiko kolomadia gurtza gunea izango zen (naosa), leihorik gabeko gela errektangeluarra, Hephaestus tenpluan mantentzen den modukoa. Gelaren ertz batean, sarreraren parean, egongo zen gurtza irudia, Poseidonen brontzezko estatua batez osatua[5].

ArkeologiaAldatu

Indusketarik gabeko lehen hondakinen ikerketa Dilettanti Elkarteak egin zuen 1797an Guillame- Abel Blouetek (Moreako espedizioa, 1829). Lehen idusketak Wilhelm Dörpfeld-ek egin zituen, Alemaniako Arkeologia institutuko zuzendariak, 1884an. Valerios Staisek ondoren eginiko indusketa sistematikoek 1897-1913 bitartea jarraiu zuten. Poseidon tenpluaren hondakinak mantendu eta zaharberritzeko ahaleginak 1875ean hasi ziren. Gaur egungo tenpluaren egoera 1950eko hamarkadan, Anastasios Orlandos-ek zuzenduriko Greziako arkeologia zerbitzuak eginiko lanaren ondorio da.

Staisek 1906an eginiko indusketa kanpainak hainbat inskripzio eta artefaktu azaleratu zituen, horien artean kouros marmolezko estatua bat, sounion kouros[6] (K.a. 590 inguru) bezala ezaguna, baita ere autokoroaturiko atleta baten erliebea[7] (K.a. 460), biak ala biak gaur egun Atenasko arkeologia museo nazionalean daude. Tenpluko zutabe bat Britaniar museoan ikus daiteke[8].

Souniongo gune arkeologikoaren berregitearen proiektua (2011-2013) Greziako Kultura eta kirol Ministeritzak eta Europar Batasunak (FEDER) diruz lagundua izan zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Heródoto, Historias VIII.53.
  2. Herodoto, Historias , VIII.121.
  3. Perseus Digital Library @ www.perseus.tufts.edu (término de búsqueda: 'Sounion').
  4. Perseus Digital Library, por término de búsqueda 'Sounion
  5. W. Burkert, religión griega (1987).
  6. David Gill, webgunea. .
  7. David Gill, webgunea. .
  8. Britaniar museoko blduma. .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu