Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 43° 19′ 07″ N, 3° 00′ 54″ W / 43.318654°N,3.014986°W / 43.318654; -3.014986

Infobox train2.png
Portugalete
Estacion de Portugalete. Bilbo.JPG
Portugaleteko geralekuaren ikuspegia nasatik
Lineak

« Peñota C-1 red.svg La Iberia »
Kokapena
Helbidea Manuel Calvo kalea, 30; 48920
Udalerria Portugalete,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13403
Gunea 1 gunea
Irekiera 1957ko uztailaren 14a
Irisgarria Geltoki irisgarria
Zerbitzuak Igogailua Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Adif
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1 Bilbo Abando - Santurtzi

Portugalete Bilboko Renfe Aldirien C-1 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, izen bereko udalerriko Kai Zaharra auzoan kokatuta dagoena, Kanilla pasealekuan hain zuzen ere. 1957ko uztailaren 14an inauguratu zen, eta Renfeko Aldirien sareko 1 tarifa-gunean dago.

Portugalete sarbide bakarreko geralekua da, Kanilla pasealekutik kaleko kotan sarbidea dagoela. Nasa aldaketa trenbide azpiko pasabidea gurutzatuz egiten da, horretarako eskailerak, eta 2010eko maiatzatik igogailuak ere daudelarik, irisgarritasuna bermatzeko nahian.[1]

KokapenaAldatu

Geralekua, itsas mailatik 22 metrora, zabalera iberiarra duen 720 linearen (Bilbo - Santurtzi trenbidea) parte da, 11,7. puntu kilometrikoan kokatzen delarik.[2]

HistoriaAldatu

1957ko uztailaren 14an, RENFEk Portugaleteko La Canillako geltokia ixtea, eta gaur egungo Portugaleteko geralekua eraikitzea erabaki zuen, La Canillako geltokia Santurtzira eraikitako trenbide berriaren ibilbidetik kanpo zegoelako. Hala, trenbide berriaren barruan egongo zen geltoki batengatik ordezkatu zen geltoki zaharra.

2004ko abenduaren 31tik aurrera geralekua zein azpiegitura Adif enpresaren menpe daude, Renfe Operadorak geralekuko aldirikoen zerbitzuak ustiatzen dituen bitartean.

Etorkizunera begira, Adifek geralekua lurperatzeko proiektua egin zuen, sei solairuko merkatal-gunea eta Sotera de la Mier kalean irteera edukiko lukeen igogailua eraikiz. Proiektua gaur egun geldituta dago.

SarbideakAldatu

  •     Manuel Calvo kalea, 30 (Kanilla pasealekua)
  •   Sotera de la Mier kalea, 2
  •     Geltoki barruan

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Espainiako gobernuko Administrazio Publiko eta Ogasun Ministeritza «Adif invierte más de 680.000 euros en mejorar la accesibilidad de las estaciones de Portugalete y Zorrotza» . Noiz kontsultatua: 2013-06-18.
  2. Red Ferroviaria Española Sustapen Ministerioa

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu