Portugaleteko Nazioarteko Waterpolo Txapelketa

Portugaleteko Nazioarteko Waterpolo Txapelketa Portugaleten 1989tik aurrera ospatzen den waterpolo txapelketa da.

Bizkaiko Igeriketa Federakuntzak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Udalaren babesarekin. Deportiva Naútica Portugaleteren egoitzetan egiten dute.

Historia aldatu

1989an, lehendabiziko ekitaldirako, Europako talde nagusienetariko batzuek, VK Partizan, Budapest Honvéd SE eta Club Natació Catalunya, parte hartu zuten. Hurrengo urtetik aurrera selekzio nazionalek parte hartu zuten.

2002 eta 2008an txapelketa Munduko Ligararako kanporaketa saioa izan zen[1][2]. 2009an gizon eta emakumezko txapelketak antolatu zituzten.

Palmaresa aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Hirugarrena Laugarrena
2009 (2)   Espainia (emakumezkoa)   Grezia (emakumezkoa)
2009 (1)   Espainia (gizonezkoa)   Kanada (gizonezkoa)
2008   Serbia   Espainia   Errusia   Errumania
2007   Hungaria   Errumania   Kroazia   Espainia
2006   Serbia eta Montenegro   Espainia   Kroazia   Grezia
2005   Espainia   Errusia   Hungaria   Grezia
2004   Italia   Espainia   Brasil
2003   Espainia   Errumania   Espainia B   Kazakhstan
2002   Espainia   Errusia   Australia   Errumania
2001   Espainia   Hungaria   Errusia   Errumania
2000   Espainia   Herbehereak   Kazakhstan   Errumania
1999   Hungaria   Espainia   Errumania   Alemania
1998   Italia   Espainia   Herbehereak   Grezia
1997   Sobietar Batasuna   Espainia   Errumania
1996   Espainia (junior)   Alemania (junior)   Frantzia (junior)
1995   Espainia   Alemania   Errumania   Frantzia
1994   Espainia   Errumania   Grezia
1993   Espainia   Errumania   AEB
1992   Espainia   Australia   Herbehereak   Grezia
1991   Sobietar Batasuna   Espainia   Errumania
1990   Sobietar Batasuna   Hungaria   Espainia
1989   VK Partizan   Budapest Honvéd SE   Club Natació Catalunya

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu