Portland zementu

Zementu artifizialik erabiliena. Kareharri eta buztinezko nahaste artifizial homogeneoa oso tenperatura handian (1.450 °C-an) errez eta gero igeltsua erantsiz eta dena birrinduz prestatzen da
Portland zementua» orritik birbideratua)

Portland zementua konglomeratzaile edo zementu hidrauliko bat da; urarekin eta agregakinekin nahastean gogortasun iraunkorreko masa bat sortzen da, hormigoia deritzona. Eraikuntzan hormigoia prestatzeko ohikoena da. Zementu hidrauliko modura erabilita uretan gogortzeko ahalmena du.

Portland zementuko palet bat.

Joseph Aspdin eraikitzaileak 1824an Ingalaterran asmatu zuen. Izenaren jatorria Portland uhartean (Dorset, Ingalaterra) dauden Portland harriaren antzekotasunaren ondorio da.

Kolore gris-arbel bizia du edo marfil kolore argia (kasu honetan 'zementu zuria' deitzen zaio). Euskal Herrian hain ospetsu bilakatu zen ezen 'porlana' zementuaren sinonimo bilakatu baitzen. Euskal Herrian Cementos Portland izan da zementu hau ekoizteko konpainia nagusia, eta fabrika nagusia Olaztin kokatu da 1905etik.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.