Porcia (K.a. 70K.a. 42) emakume erromatarra zen. Katon Minorren eta Atiliaren alaba zen.  Porcia, Marko Brutoren, Julio Zesarren hiltzailea, bigarren emaztea izateagatik da ospetsua eta hau hil ondoren brasa batzuk irentsiz suizidatzeagatik.

Porcia Catonis

Bizitza
JaiotzaAntzinako ErromaK.a. 70
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAntzinako ErromaK.a.42 ( urte)
Familia
AitaKaton Minor
AmaAtilia
Ezkontidea(k)Marko Bruto
Marko Kalpurnio Bibulo
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaPorcii Catones (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Bizitza

aldatu

Gaztaroa

aldatu

Maitekorra izateagatik da ezaguna, filosofiarekiko zaletasun handia zuen eta adoretsua zen. Gaztea zenean, bere gurasoak adulterioagatik banandu egin ziren.  Porcia Marko Kalpurnio Bibulorekin ezkondu zen lehenengo. Haur bat izan zutela uste da, Luzio Kalpurnio Bibulo; baina batzuek diote gazteegia zela ama izateko eta semeordea zuela.

Urte batzuk geroago, Quinto Hortensio Hortalok, Porciarekin ezkontzea eskatu zuen, baina Bibulok ez zuen onartu. 

Bibulo K.a. 48. urtean hil zen Pompeyoko porrotean.

Brutorekin ezkontza

aldatu

Porciaren aitaren heriotzaren ondoren, K.a. 45eko uztailean, Marko Bruto, bere lehengusua, dibortziatu eta Porciarekin ezkondu zen.  Askok ez zuten dibortzioa ondo ikusi, baina Pompeyako alderdiak onartu egin zuen. Gainera, Porcia guztiz maiteminduta zegoen Brutorekin. Seme bat izan zuten, baina txikia zela hil zen, K.a. 43. urtean.

Brutok Zesar atakatzea erabaki zuen. Esaten da, Porcia jaso zezakeen torturarako prestatzeko zauri bat egin ziola bere buruari izterrean, mina jasan zezakeen konprobatzeko. Zauriaren ondorioz, min handiak, sukarra eta hotzikarak jasan zituen. Bruto asko kezkatu zen.

Zauriarena bere senarrari kontatu zionean, honek erabaki zuen ez ziola ezer gehiago ezkutatuko, berarekin fidatu zitekeela ikusi baitzuen.

Porciaren heriotza

aldatu

Historialari garaikide gehienek (Dion Casio, Valerio Maximo eta Apiano) diote Porciak bere buruaz beste egin zuela Bruto bigarren Filiposen gudua ondoren hil zela entzun ondoren. Porciaren heriotza kezka handia izan da historialari eta idazle askorentzat. Historialari garaikide gehienek uste zuten Porciak bere buruaz beste egin zuela K.a. 42. urtean, txingarrak irentsiz, esaten denez. Historialari modernoek istorio sinesgaitz hau aurkitzen dute, ordea; espekulazio herrikoi batek dio Porciak bizitza kendu zuela ikatza erretzen aireztapenik gabeko gela batean, eta horrela erori zela karbono monoxidoak eragindako intoxikazioaren ondorioz.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu