Popourri bat, baita ere Popurri, (frantsesetik pot pourri, literalki «eltze ustela») musikan abesti batzuk edo abesti zati batzuk dira, interpretazio luze bakar batean elkartuak; nolabait musika saski-naski bat. Popourria osatzen duten elementuak, oro har, ez dira lotzen arrazoi musikalen ondorioz, artista, album edo genero berekoak direlako baizik. Popourriak maiz erabiltzen dira artista batek beste bati egindako omenaldi gisa, ziur asko artista horren eraginagatik, jatorrizko artistaren abesti zati osoekin. Beste batzuetan, popourria bakarrik editatzeko laburregiak diren abestiz osatuta dago, edo elkartu egiten dira, osotasunean istorio bat kontatzen dutelako.

Nolabait, musika mota guztietan egin dira horrelakoak, herri-musikatik hasita musika klasikoraino. Ohikoak dira bereziki jaietan eta jai-kontzertuetan.

Jatorria

aldatu

Terminoa hainbat espezi eta barazki gordetzen ziren eltzetik dator. Esanahia berrerabiltzen da aurrez dauden iturrietako doinuez osatutako musika-konposizio bati aplikatzeko.

Megamix

aldatu

Birnahasketaz osatutako popourri bati megamix deitzen zaio, normalean artista beraren materialez, generoz edo urte jakin bateko edo garai jakin bateko abesti herrikoiz osatua.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu