Ponce (Puerto Rico)

udalerria Puerto Ricon

Ponce, ofizialki Municipio Autónomo de Ponce, Puerto Ricoko geografikoki bigarren udalerri handiena da, Arecibo ondoren. Biztanleriaren aldetik ere hirugarrena da, San Juan ondoren. Ponce izan zen uhartean autonomo izendatu zuten lehen udalerria.

Ponce
Ponce
municipality of Puerto Rico (en) Itzuli
Administrazioa
Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak Puerto Rico
Izen ofizialaPonce
Jatorrizko izenaPonce
Posta kodea00716, 00717, 00728, 00730, 00731, 00733, 00780, 00715, 00732 eta 00734
FIPS kodea72-63820
Geografia
Koordenatuak18°00′39″N 66°36′49″W / 18.0108°N 66.6136°W / 18.0108; -66.6136
Map
Azalera118.562045 km²
Altuera10 m
MugakideakJuana Díaz (en) Itzuli, Jayuya (en) Itzuli, Adjuntas (en) Itzuli, Peñuelas (en) Itzuli eta Utuado (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria137.491 (2020ko apirilaren 1a)
−11.537 (2015)
Dentsitatea1.159,65 bizt/km²
Etxebizitzak52.439
Informazio gehigarria
Sorrera1692
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakZaragoza

Hiria «Hegoaldeko Perla», «Hiri Bikaina», «Quenepen Hiria» eta «Lehoien Hiria» izenez ere ezagutzen da.[1] Hiri eder gisa ezagutzen da, estilo arkitektonikoak nahasten ditu eta, beste erakargarritasun batzuen artean, nazioarteko Arte Museo moderno bat du. Hiriaren izena Juan Ponce de León y Loaizaren omenez eman zitzaio, Juan Ponce de León konkistatzaile espainiarraren biloba. Uhartearen hegoaldeko kostaldetik hiru bat kilometrora dago. Ponceko inauteria Puerto Rico uharteko zaharrena da.

Biztanleria aldatu

Ponce Puerto Ricoko hiririk jendetsuenetako bat da. Ponceko biztanleria, 2010eko erroldaren arabera, 166 327 da, 278,4/km²-ko populazio-dentsitatearekin, eta hirugarren postuan dago Puerto Ricoko udalerrietan, biztanleriari dagokionez.

2010eko erroldatik hartutako estatistikek erakusten dutenez, pontzeñoen % 82,0k jatorri espainiarra edo zuria dute, eta % 9,0 kolore beltzekoak dira, amerindiarrak, asiarrak, arraza nahasiko pertsonak eta gainerakoak barne. Poncek du Puerto Ricoko biztanle zurien kontzentraziorik handiena ( % 82,0); uhartean ehunekoa % 76,2koa da.

Auzoak aldatu

Hauek dira: Anón, Bucaná, Canas, Capitanejo, Cerrillos, Coto Laurel, Cuarto, Guaraguao, Machuelo Abajo, Machuelo Arriba, Magueyes, Maragüez, Marueño, Montes Llanos, Playa, Portugués, Primero, Quebrada Limón, Quinto, Real, Sabanetas, San Antón, San Patricio, Segundo, Sexto, Tercero, Tibes eta Vayas.

Ekonomia aldatu

Ponce uharteko udalerririk garatuenetakoa da. Makineria elektronikoko, ekipo elektrikoetako eta komunikazioko, elikadura- eta farmazia-produktuetako, zementuko eta tresna zientifikoetako fabrikak ditu. Larruzko gaiak eta arropa ere fabrikatzen ditu, eta arrain-irina egiteko fabrikak ditu. Nekazaritzan, besteak beste, kafe-ekoizpena – garrantzitsuena –, bananak, gineoak, laranjak eta toronjak nabarmentzen dira. Beste iturri ekonomiko batzuk zerbitzu publikoak eta pribatuak ematea, finantzak, merkataritza eta eraikuntza dira.[2]

Ondarea aldatu

Asko dira Poncen bisitatu daitezkeen tokiak. Hona Hemen batzuk:

  • Guadalupeko Andre Mariaren katedrala
  • Tibesko indigenen zeremonia zentroa
  • Espainiako Kasinoa
  • Ponceko Eremu Historikoa
  • Cruceta del Vigía
  • Armstrong-Poventud etxea
  • Ponceko sarraskiaren museoa
  • Castillo Serrallés etxea

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu