Ireki menu nagusia

Poloniako futbol liga

Poloniako futbol liga (polonieraz Ekstraklasa) Poloniako futbol-talde hoberenek parte hartzen duten txapelketa da, Poloniako futbol liga txapelketaren barnean dago. 1927ko martxoaren 1an sortu zen Varsovian Liga Piłki Nożnej izenpean. Gaur egun 16 taldek jokatzen dute, eta guztira 78 taldek liga honetan jokatu izan dute.

Poloniako futbol liga
Ekstraklasa
Antolatzailea Polski Związek Piłki Nożnej
Konfederazioa UEFA
Sorrera 1927
Eremua  Polonia
Taldeak 16
Maila 1
Jeitsiera Nice I liga
Garaipen gehien Górnik Zabrze (14 Liga)
Ruch Chorzów (14 Liga)
Txapelduna Piast Gliwice (2018-19)
Webgunea www.ekstraklasa.org

EgituraAldatu

Liga uztailaren amaieran hasi eta ondorengo urteko maiatzean bukatzen da. Bi fase izaten ditu, hasieran fase erregularra eta ondoren lorturiko puntuak erdibitu eta zortzi taldetako bi multzo egiten dira, txapelketarako fasea eta jeitsierako fasea.

HistoriaAldatu

Garaipen gehien dituzten taldeak Górnik Zabrze (14), Ruch Chorzów (14), Wisła Krakovia (13) eta Legia Varsovia (13) dira. 2018-19an Igor Angulo bilbotarra izan zen goleatzaile nagusia.

Ekstraklasa 2017/18Aldatu

Lehia sistemaAldatu

 
Lech Poznań 2010-2011.

16 taldeek haien artean lehiatzen dute. Bitan elkartzen dira denboraldian zehar, behin etxeko zelaian eta bestean kanpokoan. Txapelketak bi fase ditu, lehenik eta behin fase erregularra jokatzen da. Ondoren lorturiko puntuak erdira jeisten dira eta 8 taldetako bi multzo egiten dira, onenek txapelketako fasea jokatzen dute eta txarrenek jeitsiera fasea.

Ligako txapeldunak Txapeldunen Ligarako sailkatzeko kanporaketa partiduetan parte hartzeko eskubidea du. Sailkatu ezean, Europa Liga jokatuko luke. Bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeek, berriz, Europa Ligarako sailkatzeko kanporaketa partiduetan parte hartzeko eskubidea dute. Azken bi postuetan sailkatutako taldeak mailaz jaisten dira.

PalmaresaAldatu

XXI mendeko ligakAldatu

Denboraldia Irabazlea Puntuak Bigarrena Puntuak Goleatzailea (golak)
1999-2000 Polonia Varsovia 65 Wisła Krakovia 56   Adam Kompała (19)
2000-01 Wisła Krakovia 62 Pogoń Szczecin 53   Tomasz Frankowski (18)
2001-02¹ Legia Varsovia 42 Wisła Krakovia 41   Maciej Żurawski (21)
2002-03 Wisła Krakovia 68 Dyskobolia Grodzisk 62   Stanko Svitlica (24)
2003-04 Wisła Krakovia 65 Legia Varsovia 60   Maciej Żurawski (20)
2004-05 Wisła Krakovia 62 Dyskobolia Grodzisk 51   Tomasz Frankowski (25)
2005-06 Legia Varsovia 66 Wisła Krakovia 64   Grzegorz Piechna (21)
2006-07 Zagłębie Lubin 62 GKS Bełchatów 61   Piotr Reiss (15)
2007-08 Wisła Krakovia 77 Legia Varsovia 63   Paweł Brożek (23)
2008-09 Wisła Krakovia 64 Legia Varsovia 61   Paweł Brożek (19)
  Takesure Chinyama (19)
2009-10 Lech Poznań 65 Wisła Krakovia 62   Robert Lewandowski (18)
2010-11 Wisła Krakovia 56 Śląsk Wrocław 49   Tomasz Frankowski (14)
2011-12 Śląsk Wrocław 56 Ruch Chorzów 55   Artjoms Rudņevs (22)
2012-13 Legia Varsovia 67 Lech Poznań 61   Róbert Demjan (14)
2013-14² Legia Varsovia 47 Lech Poznań 40   Marcin Robak (22)
2014-15 Lech Poznań 43 Legia Varsovia 42   Kamil Wilczek (20)
2015-16 Legia Varsovia 43 Piast Gliwice 40   Nemanja Nikolić (28)
2016-17 Legia Varsovia 44 Jagiellonia Białystok 42   Marco Paixão (28)
  Marcin Robak (28)
2017-18 Legia Varsovia 70 Jagiellonia Białystok 67   Marco Paixão (28)
  Carlitos (24)
2018-19 Piast Gliwice 72 Legia Varsovia 68   Igor Angulo (24)
  • ¹ Sistema ezberdina frogatu zuten liga bi fasetan banatuz baina ez zuen arrakastarik izan eta hurrengo urtean ohiko sistemara itzuli ziren.
  • ² Erreforma berri baten ondoren berriz frogatu dute bi fasetako txapelketa. 30 partidako liga egin ondoren 8 talde onenek beste sei partida jokatu dituzte eta 8 eskasenak jeitsiera fasean aritu dira.

GaraipenakAldatu

Taldea Garaipenak Urteak
Górnik Zabrze 14 1957, 1959, 1961, 1963, 1964, 1965, 1966, 1967, 1971, 1972, 1985, 1986, 1987, 1988
Wisła Krakovia 14 1927, 1928, 1949, 1950, 1951, 1978, 1999, 2001, 2003, 2004, 2005, 2008, 2009, 2011
Ruch Chorzów 13 1933, 1934, 1935, 1936, 1938, 1952, 1953, 1960, 1968, 1974, 1975, 1979, 1989
Legia Varsovia 13 1955, 1956, 1969, 1970, 1994, 1995, 2002, 2006, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018
Lech Poznań 7 1983, 1984, 1990, 1992, 1993, 2010, 2015
Cracovia 4 1930, 1932, 1937, 1948
Widzew Łódź 4 1981, 1982, 1996, 1997
Polonia Bytom 2 1954, 1962
Stal Mielec 2 1973, 1976
ŁKS Łódź 2 1958, 1998
Zagłębie Lubin 2 1991, 2007
Śląsk Wrocław 2 1977, 2012
hainbat 1 Warta Poznań (1929), Garbarnia Kraków (1931), Szombierki Bytom (1980), Polonia Varsovia (2000), Piast Gliwice (2019)

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu