Polonia-Lituania Gerra

Polonia-Lituania Gerra Polonia eta Lituania arteko gerra bat izan zen Lehen Mundu Gerra eta gero. Bi herrialdeak urte batzuk lehenago beren independentzia lortu zuten eta oraindik bien arteko mugak ez zeuden oso zehaztuta.

Polonia-Lituania Gerra
DataLituaniar historiografia: 1919ko udaberria-1920ko urriak 29 Poloniar historiografia: Irailak 1- Urriak 7 1920
LekuaSuwałkiko eskualdea eta Vilniusko lurraldea
EmaitzaPoloniar garaipena
Buruzagiak
Polonia Józef Piłsudski
Polonia Adam Nieniewski
Polonia Lucjan Żeligowski
Lituania Silvestras Žukauskas
Lituania Antanas Smetona
Lituania Mykolas Sleževičius

Gerra honek Vilnius hiria eta Suwałkiko eskualdea kontrolatzeko lehia izan zen hasieraren arrazoia.

Konfliktoa Polonia-Sobietar Batasuna Gerrarekin batera gertatu zen, eta honek Polonia-Lituania Gerran influentzia handia izan zuen. Influentzia handia ere izan zuen Enbaxadoreen Konferentzia eta Nazioen Ligaren ahaleginak konfliktoan bitartekotza egiteko.

Poloniar eta lituaniar historialariak gerraren ikuspuntu oso ezberdina daukate; Lituaniarren arabera, gerra hau Lituaniar Independentzia Gerren parte izan zen eta 1919ko udaberritik 1920ko azarora iraun zuen baina poloniarren arabera gerra Suwałkiko eskualdean soilik borrokatu zen 1920ko iraila-urria artean eta Polonia-Sobietar Batasuna Gerraren parte izan zela diote.

1919ko apirilean Poloniak Vilnius hiria hartu zuen eta lehen aldiz lituaniar armadarekin topo egin zuten. Hauek Lituania-Sobietar Batasuna Gerran borrokatzen ari ziren, arrazoi honengatik, hasieran bien arteko erlazioak ez ziren txarrak izan. Poloniar agintariek Lituania aliantza moduko batean elkartzeko konbentzitzen saiatu ziren, baina lituaniarrek Poloniarekiko independentziaren galera bezalakoa ikusi zuten. Erlazioak okerragotzen zeudela ikusita, Ententeak bi muga berriak marraztu zituen bi herrien arteko etsaitasun gorakorrari aurre egiteko. Inork ez zuen bi muga hauek gustuko eta alde batera utzita geratu ziren. 1919ko abuztuan Poloniar estatu kolpe bat Lituaniako gobernuaren kontra gaizki atera zenean frontea 1920ko udara arte egonkortu zen.

1920ko uztailean, Polonia Polonia-Sobietar Gerra galtzen ari zen eta atzera-egite osoan zegoen. Lituaniarrek poloniar mugarantz eraman zituzten tropak lurraldearen segurtasuna bermatzeko eta Sobietar-Lituaniar bake tratatuan egokitutako lurrak okupatzeko. Sobietarrek Vilniusen sartu ziren lehenak izan ziren. Hala ere, Poloniak Varsoviako guduan garaipen handia lortu zuenean eta sobietarrak 1920ko abuztuan erretiratu behar izan zirenean, Lituaniak muga berriak defendatu behar izan zituen Poloniar gobernuak baliozkoak ez zirela ziolako. Suwałki eskualdean borroka hasi zen. Niemen ibaiko guduan Poloniak Lituania eraso egin zuen fronte zabal batean. Borrokak egoera militarra erabat eraldatu zuen eta Vilnius defentsa gabe utzi zuen. Nazioen Ligaren presioagatik Poloniak Suwałkiko hitzarmena sinatu zuen 1920ko urriaren 7an. Hitzarmenak muga berri bat marraztu zituen baina osatugabea zegoen eta Vilnius ez zuen babesten.

1920ko urriaren 8an, Lucjan Żeligowski poloniar jeneralak matxinada bat hasi zuen eta Vilniusera abiatu zen tokiko poloniarren autodeterminazio eskubidea defendatzeko. Józef Piłsudski poloniar estatuburuak baimendu zuen. Żeligowskiren armada Vilnius hartu zuen baina aurrera jarraitzen saiatu zuenean lituaniar armadak gelditu zuen. Honengatik Żeligowski Erdialdeko Lituaniako Errepublikaren sorrera aldarrikatu zuen. Azaroaren 29an su-eten bat sinatu zen. Nazioen Ligan egindako bitartekaritza luzeak ez zuen aldatu egoera eta 1923an status quoan jarraitzea onartu zen. 1922an Erdialdeko Lituaniako Errepublika Poloniako Wilno Voivoderrian sartu zen. Lituaniak ez zuen gertakari hau onartu eta Polonia eta Lituaniaren arteko harreman diplomatikoak ez ziren 1938ko Poloniako ultimatum-era arte berreskuratu.

Erreferentziak: aldatu

  • Ališauskas, Kazys (1953–1966). "Lietuvos kariuomenė (1918–1944)". Lietuvių enciklopedija (in Lithuanian). XV. Boston, Massachusetts: Lietuvių enciklopedijos leidykla. OCLC 14547758.
  • Borzęcki, Jerzy (2008-04-01). The Soviet–Polish Peace of 1921 and the Creation of Interwar Europe. Yale University Press. ISBN 978-0-300-12121-6
  • Eidintas, Alfonsas; Vytautas Žalys; Alfred Erich Senn (1999). Ed. Edvardas Tuskenis, ed. Lithuania in European Politics: The Years of the First Republic, 1918-1940 (Paperback ed.). New York: St. Martin's Press. ISBN 0-312-22458-3.
  • Gerutis, Albertas (1984). "Independent Lithuania". In Ed. Albertas Gerutis. Lithuania: 700 Years. translated by Algirdas Budreckis (6th ed.). New York: Manyland Books. {{ISBN|0-87141-028-1}}. LCC 75-80057.

Kanpo estekak aldatu