Politika publikoa da arazo garrantzitsu eta mundu errealekoak konpontzeko proposamen instituzionalizatu bat, hau da, estatuaren edo beste aginte publiko baten esku hartze bat. Politika publiko ororen xede generikoa da eragin bat edukitzea gizartearen edo lurraldearen gainean, ikuskera batez gidatuta, arazo sozial jakin bati erantzuteko.[1] Politika publikoak dira aginte publikoen, oro har maila guztietako gobernuen, jokamoldea gauzatzeko bidea.[2]

Definizio zabal horretatik haratago, politika publikoak zenbait modutan kontzeptualizatu izan dira. Politika publikoak ulertzeko eta gauzatzeko modu orokortu bat dira «ziklo politikoa» izeneko urratsak. Etapa edo urrats bakoitzaren ezaugarriak aldatu daitekeen arren, oinarrizko sekuentzia bat hau da: agenda ezartzea > formulazioa > legitimazioa > inplementazioa > ebaluazioa.

Arduradun politikotzat jotzen diren hautetsi eta funtzionarioek erantzukizun zehatz bat dute, politika publikoetan interesa izan dezaketen aldeen zilegizko interesak islatzeko . Politiken diseinuak ahalegin kontziente eta berariazko bat eskatzen du, politikaren eta mapagintza tresnen bidez zehazteko. Akademikoek eta ikasketa politikoetako beste aditu batzuek tresna eta ikuspegi ugari garatu dituzte, zeregin horretan laguntzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Antonio Lassance. (2020-11-10). What Is a Policy and What Is a Government Program? A Simple Question With No Clear Answer, Until Now. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  2. Sara Rinfret (2018) «The Policy Process and Policy Theories» in Public Policy: A Concise Introduction. SAGE Publications, 19-44. or. ISBN 978-1506329710.