Poka-yoke (japonieraz ポカヨケ) erroreen aurkakoa edo akatsen kontrako sistema esan nahi du, denetariko tresna eta gailuetan erroreak eta hutsegiteak ekiditeko. Kontzeptua Japoniako Toyota lantegietan sortu zen jatorrian.

Adibideak aldatu

  • Erabiltzaile batek mikrouhin labeko atea ireki eta uhinak kanpora atera daitezke. Hori ekideiteko, atea zabaltzean mikrouhina automatikoki itzaltzeko sistema jar daiteke horren arriskua baztertzeko. Egun, ohiko sistema horrelako labe guztietan.
  • Sakeleko telefonoen SIM txartelek badute koxka bat ertz batean. Koxka horri esker erabiltzaile trakets batek ezin du SIM txartela alderantziz jarri.
  • Autoetan gero eta ohikoagoak dira poka-yoke sistemak, argiak piztuta ez ahanzteko edo ziurtasun uhala erabiltzen ez ahanzteko argi- edo soinu-alarmak.
  • Zartaginen kirtenek, egun, gehienetan ez dute beroa transmititzen. Hori eskerrak sukaldariek zartagina kirtenetik eusterakoan zapia ez erabiltzea ahantz dezakete.
  • Ospitaleetan kateter eta bestelako tresnak desberdinak omen dira beharren arabera. Ez dago janaria eta zainetarako sendagaiak nahasteko aukerarik, horrela huts egiteko arriskua ia guztiz ezabatuz.

Kanpo estekak aldatu