Podgoricako Erloju-dorrea

Podgoricako Erloju-dorrea (montenegroeraz / serbieraz: Сахат кула, Sahat kula; turkieraz: Saat Kulesi) Podgorican, Montenegroko hiriburuan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren zutik iraun zuten Otomandar Inperioaren monumentu bakarrenetariko bat da; gerra horretan hiria erabat txikitu zuten. Nahiz eta oso hiri zaharra izan, dorre hau da antzinako eraikin bakarra. Adzi-paša Osmanagic-ek 1667an eraiki; Osmanagicek Podgoricaren hiritar aberatsa zen. Erlojua Italiatik eraman zuten.[1]

Podgoricako Erloju-dorrea
Sahat Kula PG.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Montenegro
AdministrazioaPodgorica Municipality
HiriaPodgorica
Koordenatuak42°26′08″N 19°15′36″E / 42.435557°N 19.260014°E / 42.435557; 19.26001442°26′08″N 19°15′36″E / 42.435557°N 19.260014°E / 42.435557; 19.260014
Historia eta erabilera
Irekiera1667

EzaugarriakAldatu

Eraikuntza isolatua da eta 19 metro ditu. Gaur egungo erlojuaren mekanismoa 1890ean egin zen, Italiako Bassano del Grappa, Pietro Colbachini-ren galdategian. Dorrearen puntan metalezko gurutze bat jarri zen, Montenegroko kristauen eskuetan gelditu zen unea sinbolizatzeko. Gurutzea Stevan Radović-ek, Lazar Radovićen biloba, egin zuen.[2]

2012ko urtarrilean erlojua berritua izan zen. Dorrea babestuta dago.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu