Pocho Lepratti

politikari argentinarra

Claudio Hugo Lepratti (Concepción del Uruguay, 1966ko otsailaren 27a - Rosario, 2001eko abenduaren 19a ), ezizenez "Pocho", argentinar lekaide eta gizarte-ekintzailea izan zen, 35 urterekin poliziak erahila izan zena.

Pocho Lepratti
Bizitza
JaiotzaConcepción del Uruguay1966ko otsailaren 27a
Herrialdea Argentina
HeriotzaRosario2001eko abenduaren 19a (35 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Datu biografikoak aldatu

 
Rosarioko hormak betetzen dituzten milaka horma-irudietatik bat (2007ko argazkia).

Pocho Lepratti José Leprattiren[1] eta Dalis Bel-en[2] sei seme-alabetatik bat zen; Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak Concepción del Uruguay (Entre Ríos, Argentina) herrian egin zituen.

1983 eta 1985 artean Zuzenbidea ikasi zuen. 1986an Salestarren apaizgaitegian sartu zen, "anai koadjutore" bihurtuz; han 1991 arte izan zen. Gero Rosario hirira joan, eta nerabe behartsuekin lanean hasi zen Edgardo Montaldo apaizak bultzatutako herri-erakundeetan. Honekin batera, hiriko jantoki sozialetan aritu zen, lanean eta sindikalgintzan; hain zuzen ere, azken honengatik kanporatua izan zen beste langile asko bezala.

Rosarioko langile-auzoetan haur eta gazteen hogei talde baino gehiago sortu zituen. Gitarra eskolak eman zituen. [3] El Ángel de Lata aldizkaria sortu zuen (izenburuak txabola auzoei erreferentzia egiten die). Beste talde sozial batzuekin eta oinarrizko eliz-talde guztiekin koordinatu zen. Era berean, lan sindikalarekin jarraitu zuen Estatuko Langileen Elkartean eta Argentinako Langileen Zentralean.[4]

2001eko amaieran, Lepratti sukaldari laguntzaile ziharduen Las Flores auzoko eskolako jantokian.

Hilketa aldatu

 
Grafitoa Leprattiren azken hitzekin eta hegodun txirrindulariarekin.

Argentinan, 2001ean krisialdi bat izan zen (Fernando de la Rúa lehendakariaren dimisioa ekarri zuena). Abenduaren 19an, Santa Fe probintziako polizia Las Floreseko eskola tirokatzen hasi zen. Lepratti sabaira atera zen, kanpoan zegoen poliziari zera oihukatuz:

Jaitsi armak, putaseme halakoak! Hemen barruan, jaten ari diren gazteak baino ez daude eta!

Orduan polizia batek botatako tiroak Lepratti eztarrian jo zuen, bertan hilda utziz.

Auzia aldatu

 
Grafitoa: «30.000 Pochos viven». 1976-1983 arteko diktadurari Maiatzaren Plazako Amei eta Pocho Leprattiri erreferentzia eginez. Txindurria Leprattiren lanaren alegoria da, eta zapi zuria Maiatzaren Plazako Amen ikurra.

Gero jakin zenez, tiroa posta-kartutxo batena izan zen, Esteban Velásquez poliziak jaurtia.[5] [6] Agentea epaitua izan zen; kondenan 14 urteko kartzelaratzea eta familiari kalte-ordainak ematea ebatzi zen. Poliziaren barne-ikerketaren arabera, Leprattiren erailketa lapurreta-guneetatik kanpo gertatu zen, eta agenteak tiroa premiarik gabe bota zuen.[7] Beraien defentsan, poliziek argudiatu zuten eskolaren sabaitik tirokatzen ari zitzaizkiela. Txosten perizialaren arabera, ordea, polizia-autoetan zeuden bala-zuloak lurrazaletik eginak izan ziren; [8] hain zuzen ere, epaileak beste bost polizia zigortu zituen (Marcelo Arrúa, Rubén Pérez, Daniel Braza, Roberto De la Torre eta Carlos Alberto de Souza), erailketa justifikatze aldera, patruila autoa apropos tirokatzeagatik.[9] [10] Era berean, lekuko batek berunezko munizioaren kartutxo laranja bat jaso zuen; baina poliziaren ikerlariek epaitegian kartutxo orlegi bat aurkeztu zuten (gomazko munizioari dagokiona).[8] [11]

Hil ostekoak aldatu

 
"Bere bidea jarraitzen dugu".

Gertakari hauen ostean, Rosarioko gizarte-sektore ahulenek Lepratti sinbolo bezala hartu zuten. Bera gogoratzeko erabiltzen diren ikurren artean, hegodun txirrindularia eta txindurria nabarmendu daitezke.

2003an, Lepratti bizi izandako etxea kultura gune bihurtua izan zen (Bodegón Cultural Casa de Pocho).[3]

2003ko martxoan, Pocho vive liburua argitaratu zen. Bertan Aita Montaldok kolaboratu zuen, Leprattiren eguneroko lanari buruzko istorioak kontatuz, haren hilketaren ikerketaren xehetasunak emanez, eta elkartasunak bildutako pertsona baztertuen taldeak analisatuz. [12] Liburua Orlando Lepratti Pochoren aitari eskainia izan zen, zeina semea baino 3 urte geroago hil baitzen, 61 urterekin[1]

Pocho Leprattiri eskainitako hainbat musika-lan egin dira, erritmo eta estilo anitzetan emanak:

  • "Pedales del Cielo" eta "Este Lugar Otro Lugar" (Agua Dulce).
  • "La Hormiga" (Farolitos).
  • "El Ángel de la Bicicleta" (Luis Gurevich / León Gieco), Attaque 77 eta Vocal de los Pueblos taldeek ere bertsionatu dutena.

Leprattiren omenez egin diren idatzizko eta bestelako artelanak ezin konta ahalakoak dira. 2007an Concepción del Uruguay jaioterrian monumentu bat ezarri zioten, kaleari eta Bigarren Hezkuntza eskolari ere bere izena emanez.

2002 urteaz geroztik, La Vagancia gazte taldeak (Pocho Leprattik koordinatzen zuena) El Ángel de Lata aldizkariaren edizioaz arduratzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ficha de Orlando José Lepratti en el padrón electoral argentino, publicado en el sitio web Buscar Datos. Menciona que nació en 1943, que era avicultor (se dedicaba a la cría de aves), que vivía en la colonia Los Ceibos y en la colonia Of. El Sauce (en Concepción del Uruguay), y que su apellido materno era Aducco.
  2. Ficha de Dalis María Bel en el padrón electoral argentino, publicado en el sitio web Buscar Datos. Menciona que nació el 14 de agosto de 1940, que vivía en las proximidades de la Escuela 30 y en la colonia Los Ceibos (en Concepción del Uruguay), y que realizaba quehaceres domésticos.
  3. a b Montenegro, Alfredo (2005): «Las múltiples presencias de Pocho Lepratti», artículo del 30 de abril de 2005 en el diario La Capital (Rosario).
  4. «Por los caminos de Pocho», artículo en el sitio web de las Madres de Plaza de Mayo.
  5. «Inesperada declaración de un suboficial en el caso Lepratti», artículo del 14 de marzo de 2004 en el diario La Capital (Rosario).
  6. [Esteka hautsia], artículo del 27 de abril de 2004 en el diario La Capital (Rosario).
  7. [Esteka hautsia] en el sitio web Congreso Atepba.
  8. a b [Esteka hautsia], artículo del 6 de agosto de 2004 en el diario La Capital (Rosario).
  9. Artículo del 14 de febrero de 2002 en el diario Página/12 (Buenos Aires).
  10. «Mañana reconstruirán el crimen de Pocho Lepratti», artículo del 15 de septiembre de 2003 en el diario La Capital (Rosario).
  11. «Ratificaron la condena a prisión al policía que mató a Pocho Lepratti», artículo del 1 de octubre de 2005 en el diario La Capital (Rosario).
  12. «Se presentó el libro "¡Pocho vive!"» artículo del 11 de marzo de 2003 en el sitio web EnRedAndo.