Pluko Andre Mariaren baseliza

XV. mendeko kristiau baseliza, Martzillan kokatua

Pluko Ama Birjinaren baseliza Nafarroa Garaiko Aragoiko Erriberako Martzilla udalerrian kokatutako kristiau baseliza bat da. Alde Zaharrean dago, izen berdineko Pluko Andre Mariaren karrikan. Bere izatea jada 1474ean erregistratua dago, hain zuzen ere bere handitzeareen data izan baitzen. XVII. mendean berreraikia izan zen eta gaur egungo arte hainbat eraldaketa jasan izan ditu.

Pluko Andre Mariaren baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaMartzilla
Koordenatuak42°19′33″N 1°44′22″W / 42.32572°N 1.73941°W / 42.32572; -1.73941
Map

Eraikina aldatu

Latindar gurutzeko oinplanoa eta hiru zatiko nabea du, bai eta lunetadun kanoi erdiko ganga batek estalitako goialde erdizirkularra ere, gurutzaduran ez beste, linterna eta goialde bat gehitzeko eraldatua izan da, hau esfera laurden modeerno baten bidez lortu da. Arku bikoitzak gai obalu eta serliana itxurazko gai geometrikoez apainduak daude, pilastra bikoitzetan esekiak, haietan tenpluaren perimetroa inguratzen duen erlaitza doa.

Barnaldea adreiluz edertua agertzen baldin bada, kanpoaldean bistara dago, inguruko etxebizitzekin bat eginez. Sarrera modernoa da, kaleko lurzoruaren mailan, eta lunetadun kanoi erdiz estalitako erdipuntuko arkua duen atari bat du.

Barnean Pluko Ama Birjinaren irudia (gotikoa), bai eta taila erromaniko bat daude, biak ere oso zaharberrituak eta antzinako irudien aztarnatik oso gutxi gelditzen zaielarik.

1985-2003 artean José Antonio Pérez Fabo margolariak eraikinaren paramentuak eta sapailak akrilikoz apaindu zituen. Gai alegorikoen kromatismo goxoak multzo guztiari oso erakargarri eta modernoa den argitasun berezin bat ematen dio.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu