Plaza de la Cruz Batxilergo Heziketako Institutua Iruñeko izen bereko plazan dagoen bigarren mailako heziketako institutu eta ikastetxe bat da. 1845eko azaroaren 18an inauguratua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaritzak kudeatzen du.

Plaza de la Cruz BHI
Datuak
MotaBigarren Hezkuntzako Institutua eta eraikina
HerrialdeaEspainia
KudeatzaileaHezkuntza kontseilaritza
Historia
Sorrera1845eko azaroaren 18a
webgune ofiziala

Historia aldatu

Institutuak Nafarroa osoko liburutegi garrantzitsuenetako bat izan zen garai batean, eta Mendizabalen desamortizaziotik zetozen dokumentuak hartu zituen. Geroago, zeregin hori Nafarroako Liburutegi Nagusiari eta Nafarroako Artxibo Orokorrari dagokie.[1]

Institutuak hainbat etapa igaro ditu, baina esanguratsuenetako bat 1939an gertatu zen, institutua sexuaren arabera banatu zenean. Alde batetik Radako Ximenez Institutua (Errodrigo Semenoitz Arradakoa artzapezpikuaren omenez) mutilentzat eta beste aldetik Vianako Printzea Institutua (Vianako Printzearen omenez) neskentzat. 1995ean berriro fusionatu zen.

1971n gaueko klaseak ezarri zituzten, ikasleei arratsaldeetan klasera joateko aukera ematen ziena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea