Playmate

Playboy aldizkariko erdialdeko orrian agertutako emakumezko modeloa
Playboy Playmate» orritik birbideratua)

Playmate deritzo Playboy hilabetekariaren orrialde nabarmenetako argazkietan posatzeko hautatua izan den emakume modeloari. Hileko Playmatea eduki erotiko handiko argazkietan agertu ohi zen, biluzik eta pose seduzitzaileak eginez. Gainera, aldizkariak erdialdeko orrialdean zekarren poster edo afixa zabalgarriaren protagonista izan ohi zen. Horrez gain, modeloari promozioa egiten zitzaion biografia labur batekin eta beste zenbait datuekin batera, hala nola, garaiera, neurriak, urtebetetze-eguna eta abar.

Urteko playmateen bilera (2000)

Urtero Hugh Hefner Playboy aldizkariaren jabea zenak Urteko Playmatea aukeratzen zuen 12 Hileko Playmateen artean, harpidedunen iritzia aintzat hartuz.

Playmate bidegileak aldatu

  • Cindy Fuller Hileko Playmate izendatutako lehen emakume judua izan zen (1959ko maiatzeko playmate izendatua).
  • China Lee asiar jatorriko lehenengo Hileko Playmatea izan zen (1964ko abuztuko playmate izendatua).
  • Jennifer Jackson afro-amerikar jatorriko lehenengo Hileko Playmatea izan zen (1965eko martxoko playmate izendatua).
  • Dree Hemingway biluzik posatu ez zuen lehenengo Hileko Playmatea (2016ko martxoko playmatea).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu