Planeta telurikoa, planeta lurtar edo harrizko planeta solidoa den planeta bat da, batez ere silikatoz edo metalez osatuta dagoena. Eguzki-sistemaren barruan planeta telurikoak Eguzkitik gertuen dauden lau planetak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Izena latinezko tellus hitzetik dator, lurra izendatzeko modu bat, planeta guzti hauen egitura Lurraren "antzekoa" delako.

Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte planetak, Eguzki-sistemako lau planeta telurikoak

Planeta telurikoek gainazal solido bat dute, planeta erraldoietatik ezberdintzen duena, hauek hidrogeno, helio eta urez osaturik baitaude egoera fisiko ezberdinetan.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.