Planeta teluriko

Planeta lurtar» orritik birbideratua)

Planeta telurikoa, planeta lurtar edo harrizko planeta solidoa den planeta bat da, batez ere silikatoz edo metalez osatuta dagoena. Eguzki-sistemaren barruan planeta telurikoak Eguzkitik gertuen dauden lau planetak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Izena latinezko tellus hitzetik dator, lurra izendatzeko modu bat, planeta guzti hauen egitura Lurraren "antzekoa" delako.

Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du.
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Planeta telurikoen inguruko bideoa.

Planeta telurikoek gainazal solido bat dute, planeta erraldoietatik ezberdintzen duena, hauek hidrogeno, helio eta urez osaturik baitaude egoera fisiko ezberdinetan.

Eguzki-sisteman

aldatu

Merkurio

aldatu
Artikulu nagusia: «Merkurio (planeta)»
 

Merkurio (0,4 UA;  ) Eguzkitik gertuen dagoen planeta da, eta Eguzki-sistemako txikiena, 0,055 Lurraren masa baino ez ditu. Merkuriok ez du satelite naturalik. Bere inpaktuzko kraterrez gain, rupes deituriko hegi batzuk baino ez ditu ezaugarri geologiko gisa[1]. Rupes deritzon hauek, ziurrenik, planetaren uzkurtzeagatik sortuko ziren. Merkurioren atmosfera oso txikia da, Eguzki-haizeak bere gainazaletik kentzen dituen atomoz osatua[2]. Mantu oso txikia du, eta burdinazko nukleo handia, eta honen arrazoia oraindik ezezaguna da. Hipotesi baten arabera, kanpo geruza oso bat galdu zuen inpaktu erraldoi baten ondorioz; edo ezin izan zela gehiago hazi Eguzkiaren eragina zela eta[3][4].

Artizarra

aldatu
Artikulu nagusia: «Artizarra»
 

Artizarra (0,7 UA;  ) Lurraren antzekoa da tamainari dagokionez eta 0,815 Lurraren-masa ditu. Lurra bezala silikatozko mantu bat du burdinazko nukleo bat inguratzen, atmosfera nabarmena eta barne geologia jardueraren ebidentzia. Lurra baino lehorragoa da eta bere atmosfera 90 aldiz dentsoagoa da. Artizarrak ez du satelite naturalik. Planetarik beroena da, bere gainazala 400 °Cra dago, gehien bat atmosferan dauden berotegi-efektuzko gasen ondorioz[5]. Artizarrean ez da aurkitu jarduera geologikorik, baina ez du atmosfera desagertzeaz babestuko zuen eremu-magnetikorik, beraz sumendien leherketek atmosfera berritzen dutela pentsatzen da[6].

Artikulu nagusia: «Lurra»
 

Lurra ( ) Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Eguzkitik 150.000.000 kilometrora dago, hau da, Unitate Astronomiko batera (1 UA). Satelite natural bat du, Ilargia. Ezagutzen dugun planeta bakarra da bizitza duena[7]. Lurreko biodibertsitatea milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik[8]. Bertan 8 milioi espezie baino gehiago bizi dira eta 7.200 milioi gizaki, haren biosferaren eta mineralen mende.

Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Poloak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin.


Artikulu nagusia: «Marte»
 

Marte (1,5 UA;  ) Lurra eta Artizarra baino txikiagoa da (0,107 Lurraren masa). Bere atmosferan batez ere karbono dioxidoa dago, eta presio atmosferikoa zoruan 6,1 milibarrekoa da, Lurrarenaren %0,6 inguru[9]. Bere gainazalean sumendi handiak daude, hala nola Eguzki-sistemako mendirik altuena den Olympus Mons, eta rift bailara handiak Valles Marineris gisa; ezaugarri hauek jarduera geologikoa erakusten dute, orain dela 2 milioi urtera arte, gutxienez, iraun zuena[10]. Bere kolore gorria burdin oxidotik datorkio[11]. Martek bi satelite natural txiki ditu, Fobos eta Deimos. Uste denez kapturatutako asteroideak izango lirateke[12].


Erreferentziak

aldatu
  1. Lobate Thrust Scarps and the Thickness of Mercury's Lithosphere. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  2. Mercury - Educational facts and history of the planet Mercury.. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  3. Benz, Willy; Slattery, Wayne L.; Cameron, A.G.W.. «Collisional stripping of Mercury's mantle» Icarus 74 (3): 516–528.  doi:10.1016/0019-1035(88)90118-2. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  4. Cameron, A.G.W.. «The partial volatilization of Mercury» Icarus 64 (2): 285–294.  doi:10.1016/0019-1035(85)90091-0. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  5. (Ingelesez) Bullock, Mark A.; Grinspoon, David H.. (1996-03-25). «The stability of climate on Venus» Journal of Geophysical Research: Planets 101 (E3): 7521–7529.  doi:10.1029/95JE03862. ISSN 2156-2202. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  6. Solomon, S. C.; Bullock, M. A.; Grinspoon, D. H.. (1999-10-01). «Climate change as a regulator of tectonics on Venus» Science (New York, N.Y.) 286 (5437): 87–90. ISSN 0036-8075. PMID 10506565. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  7. Solar System Exploration. (Noiz kontsultatua: 2017-10-15).
  8.  doi:10.1098/rsbl.2009.1024. PMID 20106856. PMC 2936204..
  9. Catling, David C.; Leovy, Conway. (2007). Mars Atmosphere. History and Surface Interactions. , 301–314 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  10. (Ingelesez) Feature Stories Archives - Astrobiology Magazine. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  11. Mars - Basic Facts | Planets - NASA Solar System Exploration. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  12. Sheppard, Scott S.; Jewitt, David; Kleyna, Jan. (November 2004). «A Survey for Outer Satellites of Mars: Limits to Completeness» The Astronomical Journal 128 (5): 2542–2546.  doi:10.1086/424541. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).

Kanpo estekak

aldatu