Plácido Domingo Ferrer

abeslari espainiarra

Plácido Domingo Ferrer (Zaragoza, 1907ko martxoaren 8a - Mexiko Hiria, 1987ko azaroaren 22a) zarzuelako baritono liriko espainiarra izan zen.

Plácido Domingo Ferrer
Placido Domingo (padre) with composer Federico Moreno Torroba (left) - Teatro de la Zarzuela, 1946.jpg
Bizitza
JaiotzaZaragoza1907ko martxoaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMexiko Hiria1987ko azaroaren 22a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pepita Enbil
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaahotsa

Find a Grave: 124267406 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Zaragozako Kontserbatorioan Teodoro Ballo maisuarekin musika ikasi zuen. Haren debuta Zaragozako Parisiana antzokian izan zen, Los gavilanes zarzuelarekin. Ondoren konpainia Madrilera joan zen; han Café Castillarea joaten zen eta bertan musika munduko artista eta egile asko ezagutu zuen, tartean Pepita Enbil getariarra.[1] 1939an biek Iruñeko Gayarre antzokian Federico Moreno Torrobaren Sor Navarra taularatu zuten. 1940an ezkondu ziren. Ases Líricos konpainiaren penintsula osoan ibili ziren biak, bestetik.

1946an, Moreno Torrobaren konpainia lirikoarekin, Mexikora joan ziren. Haiekin bi seme-alabak eraman zituzten: Mari Pepa eta Plácido. Amerikan arrakasta handia izan zuten, batez ere Mexikon, eta han gelditzea erabaki zuten. Konpainia propioa sortu zuten eta hogei urtetan Ameriketako eszenatoki garrantzitsuenak ezagutu zituzten.

1966an, José Lunaren konpainiarekin, Espainiara joan ziren. Berriro ere Mexikon zarzuela batzuk telebistarako grabatu zituzten. Domingo Ferreren azken agerpena Katalunian izan zen, El Liceu antzokian; egun hartan Amadeo Vivesen Doña Francisquita zarzuela abestu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. .

Ikus, baita ereAldatu