Ekonomian, soziologian eta psikologian, pizgarria pertsona, talde edo erakunde baten jarrera, portaera edo jokabideari eragiten dion faktore bat da. Maiz, pizgarri artifizialak dira eta portaera aldarazteko erabiltzen dira, hala nola langileei gehiago lan egin dezaten ordaintzen zaizkien osagarriak eta estatu batek enpresek bertako produktuak kontsumitu ditzaten ematen dituen zerga-pizgarriak. Nolanahi ere, pizgarriak sortzerakoan motibazioa hartu behar da kontuan, pertsona eta taldeen helburu, desira eta nahiak aztertuz.

Pizgarri-motak aldatu