Pistolerismo

Pistolerismoa, Espainian, Alfontso XIII.aren erregealdian jazotako jarduera da, bereziki 1917-1923 aldian. Jarduera honetan, enpresaburuek soldatapeko pistolariak eta bestelako matoiak kontratatu eta sindikalistak eta langile nabarmenak hiltzea agintzen zieten, honela langile mugimenduaren aldarrikapenak ixilduarazi asmoz. Era berean, langileak autodefentsa taldeetan antolatuz erantzuten zieten, bai eta enpresaburuek baina maila apalagoan, gizon armatuak kontratatuz ere. Denera, jarduera honek 200 langile eta enpresaburuek kontratatutako 20 gizon armatuen heriotza eragin zuen.

Jarduera honek 1910eko hamarkadan eta 1920ko hamarkadan hasieran, Bartzelona hirian eta inguruko industria eraztuneko udalerrietan berebiziko garrantzia izan zuen, nagusiki CNT sindikatu anarkistak langile afiliazio areagotze handia izan zuenean.

BibliografiaAldatu

  • Balcells, Albert (2009). El Pistolerisme. Barcelona (1917-1923). Editorial Pòrtic.
  • León, Ignacio (1981). Los años del pistolerismo: Ensayo para una guerra civil. Planeta.

Kanpo estekakAldatu