Pragako (Txekiar errepublika) Ruzyně aireportuko 31 pista

Pista bat lurrrean dagoen aerodromo batean aireontziek lur hartu eta aireratzeko bereziki prestaturiko eremu karratu bat da. Pista elementu konstruktibo bakarra den arren lau elementu operatibo biltzen ditu bere baitan zentzu bakoitzean lur hartu eta aireratzeko erabili daitekelako.

Pistak ipar magnetikoaren norantzarekin osatzen duten angeluaren arabera izendatzen dira. Angelua gradutan neurtzen da hamarkada hurbilenera biribiltzen delarik, biribilduriko angeluaren balioaren lehen bi zifrak dira pistaren norabide horretako kodea. Pista bakoitzak bi kode ezberdin ditu norabidearen arabera.

Izenpetze adibide batAldatu

Adibidez alboko irudiko pistak 34ºko angelua osatzen du ipar magnetikoaren norantzarekin.

 

Pistaren norabide horretako kodea beraz   izango da

Kontrako norabidean:

 

Pista horretako kodea beraz   izango da beste norabide hontan.

Pista honi 03-21 pista esango zaio orohar kode bakar bat aipatzen denean pistaren norabide jakin bat aipatzen delarik, horrela hego ekialdetik datorren egazkin batek 03 pistan lur hartuko luke eta ipar mendebaldetik datorren egazkin batek 21 pista erabiliko luke.

Bi pista paralelo daudenean bati eskubikoa esten zaio eta besteari ezkerrekoa eskubikoari R (ingeleraz Right esaten delako) hizkia gehitzen zaiolarik (adibidez 03R edo R03) eta ezkerrekoari L (ingeleraz Left esaten delako) hizkia gehitzen zaio (adibidez 03L edo L03). Hirugarren pista bat egon ezkero C hizkia erabiltzen da erdikoa adierazteko (ingeleraz Center esten delako). Zenbaitetan biribiltzea egiterakoan pista bakoitza hamarkada ezberdin batera biribiltzen da, adibidez 34ºko bi pista egon ezkero 03 eta 04 pistak direla esan liteke.

Kanpo estekakAldatu