Pisako kontzilioa Eliza Katolikoak onartzen ez duen kontzilio ekumenikoa izan zen. 1409an ospatu zen Pisa hirian, eta Mendebaldeko Zismarekin amaitzea zen helburua, Benedikto XIII.a eta Gregorio XII.a biak ala biak kanporatuz. Mendebaldeko Zismarekin amaitu beharrean, hirugarren aita santu bat aukeratu zuten, Alexandro V.a antipapa, ondoren Joan XXIII. antipapa aukeratuz.

Obedientzia mapa Pisako kontzilioaren aurretik. Mapan agertzen ez den arren, Nafarroako Erresumak Avignoneko aita santuari egiten zion men

Kanpo estekak aldatu