Pirinioetako Armada (frantsesez: Armée des Pyrénées) Frantziako Iraultzako armada bat izan zen. Konbentzio Nazionalaren dekretuz sortu zen 1792ko urriaren 1ean, Midiko Armada bitan zatitzearen ondorioz. Konbentzioaren Gerra piztu eta gutxira, armada berria ere bitan banandu zen, 1793ko apirilaren 30eko dekretuaz: Mendebaldeko Pirinioetako Armada eta Ekialdeko Pirinioetako Armada.

Pirinioetako Armada
MotaUnitate militar
Sorrera1031UTCMon, 1 Oct 1792 :00:00 +000010amAstelehenaAstelehena0010k
Deuseztatzea430UTCTue, 30 Apr 1793 :00:00 +00004amAstearteaAsteartea004k
HerrialdeaFrantziako Lehen Errepublika
Unitate nagusiaFrantses Armada Iraultzailea
Gerrak eta guduak
Konbentzioaren Gerra

Osaera aldatu

Arrondizamenduetan utzitako garnizio batailoiez eta errekrutamendu bidezko batailoiez osatzen zen: federatuen batailoiak eta "arriskupeko aberria babesteko" deietako boluntario nazionalak. 1792. urtearen amaieran, artean, elkartu gabe zegoen, eta antolatzeko lehen mugimenduak egin berri zituen. Pirinioetako Armada banandu zenean, Tolosa Okzitania bi armaden hornikuntza gune komun izaten jarraitu zuen.

Jeneralak aldatu

  • Servan jenerala: 1792ko urriaren 3tik 1793ko otsailaren 16ra.
  • Dubouquet jenerala (ordezkoa): 1793ko otsailaren 17tik apirilaren 4ra.
  • Servan jenerala: 1793ko apirilaren 5etik 1793ko apirilaren 30era.
    • Apirilaren 17tik aurrera, La Houlière jeneralak, ekialdeko dibisioko komandante, bakartu eta, benetan, independente bihurtu zen.
    • Apirilaren 25ean, behin behinean: Chameron jenerala

Arrondizamenduak aldatu

Sortzeko unean, bere jurisdikzioko lurraldea Rodanoren Ahoaktik Girondako bokalera hedatzen zen, alegia, 9, 10, 11 et 20. dibisio militarrei dagozkienak. 1793ko martxoaren 1eko aginduz, haren arrondizamendua Mediterraneoko kostaldetik Rodanoko bokalera eta Pirinioetaraino hedatzen zen, baita Espainiako muga eta Atlantiko Ozeanoko kostaldea, Hendaiatik Girondaren bokaleraino.

Kanpo estekak aldatu