Ireki menu nagusia
Piramide hexagonalaren enborra.

Piramide-enborra poliedro bat da piramidearen oinarriaren eta alboko ertzak ebakitzen dituen plano baten artean hartuta dagoena.

Planoa oinarriarekiko paralelo denean oinarri paraleloko enborra deritzo. Oinarrien arteko distantzia enborraren garaiera da. Piramide erregular bateko oinarri paraleloko enborra bi oinarrik (antzeko poligono erregularrak) eta hainbat alboko aurpegik (trapezio isoszeleak) osatuta dago. Trapezio horien garaierei apotemak deritze.

Piramide-enborraren azalera osoa kalkulatzeko honako formula hau erabiliko dugu:

Oinarri paraleloko piramide-enborraren azalera osoa, non P1, P2 oinarrietako perimetroak , a enborraren apotema eta B1, B2 oinarrietako azalerak baitira.

Piramide-enborraren Bolumena, oinarriak paraleloak direnean eta haien azalerak B1 eta B2 diren, eta garaiera h, enborraren garaiera bider oinarrietako azaleren Batezbesteko herondarra da:

Ikus, gaineraAldatu