Pilar Zubiaurre

Pilar Zubiaurre Agirrezabal (Garai, Bizkaia, 1884ko uztailaren 24a - Mexiko Hiria, Mexiko, 1970eko ekainaren 24a) gaztelaniazko idazlea, feminista eta piano jotzailea izan zen, Mexikoko erbestean hila.

Pilar Zubiaurre
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar de Zubiaurre
JaiotzaGarai1884ko uztailaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGarai
Madril
Valentzia
Mexiko Hiria
HeriotzaMexiko Hiria1970eko ekainaren 24a (85 urte)
Familia
AitaValentin Zubiaurre Urionabarrenetxea
Ezkontidea(k)Ricardo Gutiérrez Abascal  (1922 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte-merkataria eta idazlea
KidetzaLyceum Club Femenino
Euskal Artisten Elkartea

BizitzaAldatu

Lau urterekin Madrilera eraman zuten; une hartan euskaraz bakarrik hitz egiten zuen. Madrilgo Lyceum Club Femenino elkarteko partaidea izan zen; han Ernestina Champourcin eta Maria de Maeztu euskal herritarrak ezagutu zituen. Haiek ez bezala, Pilar Zubiaurrek idatzi zuen eusko hedabideetan ere: besteak beste, Bizkaitarran, Hulda de Garay ezizenez, eta Euzko Deya. La Voz de los Vascos en México aldizkarian, Landabarrenako Damia ezizenez. Gaztelaniaz idatzi zuen beti.

1922an Ricardo Gutiérrez Abascal "Juan de la Encina" kritikariarekin ezkondu zen. Bere anaia Ramon Zubiaurre eta Valentin Zubiaurre margolarien ezinbesteko laguntzailea izan zen, haien erakusketak eta jarduerak antolatzen. Federico García Lorcak Poema del cante hondo liburuan poema bat eskaini zion.

1951an eta 1955an hilabete batzuez penintsulara itzuli zen; bidaia horietan beti izan zuen denbora aste batzuk Garain eta familiako etxean emateko. Mexikon hil zelarik, haren gorpua Garaira ekarri zuten, Anbotora begira lurperatzeko, horixe baitzen haren nahia.

IdazlanakAldatu

 
Pilar Gutíerrez de Zubiaurre bere amama Pilar de Zubiaurreri neba Ramonek egin zion artelaren aurrean. Durangoko Museoa

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu