Pilar Martín Fernández

madrildar immunologian espezializatutako ikertzailea da eta irakaslea

Pilar Martín Fernández, jaiotzaz María Pilar Martín Fernández (Madril, 1973) madrildar immunologian espezializatutako ikertzailea eta irakaslea da. Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionalean (CNIC).

Pilar Martín Fernández
Bizitza
JaiotzaMadril, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)National Center for Cardiovascular Research (en) Itzuli

Biografia aldatu

Madrilen jaio zen 1973an. 1996. urtean Zientzia Biologikoetan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Immunologian doktoratu zen unibertsitate berean, 2001ean.[1]

Ibilbidea aldatu

Assistant Professor da Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionalean (CNIC) eta eragin handiko aldizkari zientifikoetan hainbat argitalpen egin ditu.[2][3]

Minbizia, asma, artritisa edo gaixotasun kardiobaskularrak bezalako patologietan immunitate-sistemak duen zeregina ezagutzea izan da haren ikerketaren ardatza. 2016. urtean, BBVA Fundazioaren Leonardo beka jaso zuen, proiektu honekin: “Estrategia berria miokarditis akutuaren eta miokardioko infartu akutuaren arteko diagnostiko diferentzialerako”.[4] Ikerketa horri esker, bi patente garatu ziren: kardiomiopatiak diagnostikatzeko metodoa eta miokarditis akutua diagnostikatzeko kit-a.[2][5][6]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2016 BBVA Fundazioaren Leonardo beka.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu