Pilar Ganuza
Pilar Ganuza Goñi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1948ko urriaren 11) alpinista da, zortzimilako batera igo zen lehendabiziko nafar emakumea. Izan ere, Cho Oyu (Himalaia, 8.201 m) tontorrera igo zen 1992an. Donibane mendi-taldeko kidea da, eta senarra eta mendilaguna du Gregorio Áriz.
Pilar Ganuza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1948ko urriaren 11 (73 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Dhaulagiriko espedizioaAldatu
Dhaulagiri (Himalaia, 8.167 m) izan zen lehenengo zortzimilakoa euskal herritar alpinistentzat. 1979an izan zen eta espedizioan, Pili Ganuzarekin eta Gregorio Arizekin batera, Xabier Garaioa, Trini Cornellana, Javier Garreta, Mari Abrego, Pitxi Eguillor, Iñaki Aldaia, Agustin Setuain, Angel Irigoien, Jose Ignacio Ariz, Angel Martinez, Gerardo Plaza eta Javier Sorozabal nafarrak eta Jordi Pons, Ramon Bramona, Joan Massons eta Jordi Colomer katalanak joan ziren.
Tontorrera, azkenik, Gerardo Plaza, Xabier Garaioa, Iñaki Aldaia, Jordi Pons eta Ang Rita xerpa iritsi ziren maiatzaren 12an.
Cho Oyuko konkistaAldatu
Hiru urte geroago, Gregorio Ariz, Pili Ganuza, Joxe Artetxe, Joxe Manuel Goñi, Alfonso Ballano, Javier Bermejo, Juan Beroiz eta Agustin Pagola abiatu ziren Cho Oyura igotzeko asmoz. Oraingo honetan helburua lortu zuen Pilik, Joxe Artetxerekin batera. 1992ko irailaren 20an izan zen, eta 3 egun lehenago beste euskal herritar batzuek ere tontorreraino iristea erdietsi zuten: Amaia Aranzabalek eta Josu Bereziartuak alegia.[1]
Tontorrez tontorAldatu
Europatik kanpo, Cho Oyuz gain, Muztag Ata (Txina, 7.509 m), Mc Kinley (Alaska, 6.190 m), Aconcagua (Argentina, 6.961 m), Kilimanjaro (Tanzania, 5.895 m) eta Tubkal (Maroko, 4.165 m) besteak beste, eta geure kontinentean Cervino (Alpeak, 4.478 m), Mont Blanc (Alpeak, 4.809 m) eta Kluchevskoy (Siberia, 4.750m) izan dira igotako tontorretako batzuk.[2]
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ "Los montañeros Amaia Aranzabal, Josu Bereziatua y sus hijos caminan hacia el campo base del Everest" (El blog de Roge Blasco).
- ↑ Noticias, Diario de. «Las otras cordadas» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).