Pilar Cibreiro

poeta galiziarra

Pilar Cibreiro Santalla (Vilaboa, Valdoviño, Coruña, 1952) galiziar idazlea da.

Pilar Cibreiro
Bizitza
JaiotzaVilaboa (parroquia) (en) Itzuli, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta eleberrigilea

Biografia aldatu

Pilar Cibreiro Santalla Galizian jaio zen, baina Madrilen igaro zuen bere gaztaroa eta idazle gisa hasi zuen bere ibilbidea, Londresera eta Bartzelonara ihesaldiren bat eginez.

Madrilen bi eleberri argitaratu zituen: El cinturón traído de Cuba (1985)[1] – lau hizkuntzatara itzulia – eta Arte y acechos (1990), biak ere kritikak eta komunikabideek oso harrera ona egindakoak.[2]

Bere ipuinetako batzuk antologien parte dira, Carmen Laforet, Marina Mayoral, Carmen Martín Gaite eta Josefina Aldecoa idazleekin batera, gaztelaniaren azterketarako hautatuak, Días de lluvia Erresuma Batuan eta Santalla él escapado Alemanian, kasu. Días de lluvia ipuina Ángeles Encinarrek aukeratu zuen Cuentos de este siglo (Lumen, 1995) antologian parte hartzeko.[3]

Bere poemetako bat Ramón Buenaventurak aukeratu zuen Las diosas blancas. Antología de la joven poesía española escrita por mujeres (Hiperión, 1985, 2.ª ed. en 1986) antologiarako. Frantsesezko itzulpena ere izan zuen, Les Déesses Blanches (Noël Blandin, 1989).[4]

1998an Galiziara itzuli zen, berak esan zuenez «ez zen gustuagatik izan, ezinbesteko arrazoiengatik baizik», eta idazteari utzi ez bazion ere, bere izenak kritikaren agendetan agertzeari utzi zion.[2]

10 urtez libururik argitaratu gabe egon ondoren, 2005ean El dueño del trigo argitaratu zuen, eleberri labur bat eta hiru kontakizun labur, oso harrera ona izan zutenak.[5][2]

Galiziako hizkuntza eta kulturako irakurleek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Galego Ikasketen Zentroak galiziar eta euskal kulturak hurbiltzeko proiektu bat sustatu zuten 2006an. Hortik Pensando nelas izeneko CD bat argitaratu zen, hainbat belaunalditako egileen 20 poema biltzen dituena, eta horien artean Pilar Cibreiroren A miña lingua izeneko bat dago.[6][7]

Obra aldatu

Prosa gaztelaniaz aldatu

  • El cinturón traído de Cuba. 1985, Alfaguara.
  • Arte de acecho. 1990, Alfaguara.
  • El dueño del trigo. 2005, Random House-Mondadori.

Poesia galizieraz aldatu

  • El vasalo de la armadura de plata. 1987, Sotelo Blanco Ediciones.
  • Feitura del lume. 1995, Sotelo Blanco Ediciones.

Erreferentziak aldatu

  1. «ABC MADRID 22-06-1985 página 66 - Archivo ABC» abc 2019-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «El triunfo madrileño de una gallega ignorada en su tierra» La Voz de Galicia 2005-05-09 (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  3. «Cuentos de este siglo - escritoras.com» web.archive.org 2016-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  4. Josefina. (2021-01-21). «El hacedor de sueños: "Días de lluvia", de Pilar Cibreiro» El hacedor de sueños (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  5. (Gaztelaniaz) Paula, Ángel L. Prieto de. (2005-03-18). «Idas y revueltas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  6. «Centro de Documentación da AELG» www.aelg.gal (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  7. «A MIÑA LINGUA - Made in Galiza» www.blogoteca.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).

Kanpo estekak aldatu