Pilar Carbonero Zalduegi

Ikertzailea

 

Pilar Carbonero Zalduegi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar Carbonero Zalduegui
JaiotzaMadril, 1942 (81/82 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AmaLuz Zalduegi
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, biologo molekularra, agronomia-ingeniaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
KidetzaRoyal Academy of Engineering of Spain (en) Itzuli

Pilar Carbonero Zalduegi (Alcazarquivir, Marokoko Protektortua -Espainiarra, Espainia, 1942) ingeniari agronomo da. Nekazaritza Ingeniaritzako doktorea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (UPM) 1968tik, eta, 1983tik, Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna unibertsitate horretako Nekazaritza Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan.

Biografia profesionala aldatu

Minnesotako Unibertsitateko EE.UU College of Agriculture izenekoan ikertzailea izan da. Ikerketa Agronomikoen Institutu Nazionaleko (INIA) ingeniaria; Biokimika eta Biologia Molekularraren Espainiako Elkarteko (SEBBM) eta haren Onarpen Batzordeko presidenteordea. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Biologia eta Medikuntza Batzordeko kidea, Valentziako Nekazaritza Ikerketen Institutuko (IVIA) Kontseilu Zientifikoko kidea; UPMko Bioteknologia Saileko zuzendaria; Bioteknologiaren Zentro Nazionaleko (CNB-CSIC) Landareen Genetika Molekularreko Saileko sortzailea eta lehen zuzendaria, besteak beste.[1]

Bere irakaslanean hogei bat doktore-tesi zuzendu ditu.

2003ko ekainaren 3an Ingeniaritzako Errege Akademian sartu zen eta erakunde horretako lehen emakumea izan zen.[2][3]

2018an, Zientzialarien Taula Periodikoan sartu zen, 2019an Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzeko, Mendeléyev-en argitalpenaren 150. urteurrena baitzen. .[4]

Ikerketa-ildoak aldatu

Besteak beste, ingeniaritza genetikoan, genomikoan eta landare-bioteknologian egindako ikerketa-lanak nabarmentzen dira. Metodo molekularrak aplikatzen dituzte, intsektuen izurriteei eta bakterio- eta fungia-gaixotasunei aurre egiteko. Beste ikerketa-ildo bat hazien garapenean eta ernetze-aldian gene-erregulazioko mekanismoak argitzea da.[2][5]

Argitalpenak aldatu

Bere ikerketa-jardueraren ondorioz, 1800 aipamen baino gehiago biltzen dituzten ehun bat ikerketa-lan argitaratu ditu..[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Pilar Carbonero. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  2. a b c Universidad Politécnica de Madrid Los Ingenieros Agrónomos de Andalucía premian a la UPM. Canal UPM
  3. «Pilar Carbonero Zalduegui» Real Academia de Ingeniería (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  4. «La Tabla Periódica de las Científicas | Actualidad | Naukas» naukas.com.
  5. Stadler, Marta Macho. (2018-10-02). «Pilar Carbonero, impulsora de la biotecnología vegetal en España» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).

Kanpo estekak aldatu