'

Pil-pilean
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
plaentxia.eus…
Aldizkaria Pil-Pilean
Sortze urtea 1996
Mota Informazio orokorra
Saltzen den lurraldea Soraluze eta kanpoko harpidedunak
Editatzen den hiria Soraluze
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Hamabostero
Argitaratzea Ostiral arratsaldez
Argitaletxea Pil-Pilean Euskara eta Kultura elkartea
Inprimategia Gertu Koop
Ekoizpena 1920 ale
Zuzendaria Ariane Unamuno
Kontakturako bidea aldizkaria@pilpilean.com
ISSN 1576-4060

Pil-pilean' Soraluzeko (Gipuzkoa) aldizkaria da, euskaraz egindakoa. Pil-Pilean euskara elkartea arduratzen da aldizkariaz. Hamabost egunero argitaratzen da eta herriko albisteak kontatzen ditu. Gainera:

  • Herritarren irritzia azaltzen da: inkesten bidez, elkarrizketen bidez, herritarrek bidaltzen dituzten gutunen bidez...
  • Urtebetetzeak: norbaitek norbaiti eskeinitako zorion agurrak dira.
  • Jaiotakoak eta hildakoak
  • Lehiaketa: herriaren historiari buruzko galderak azaltzen dira.

Pil-pileanen diru sarrerak, dituen 300etik gorako bazkideen kuotak, Udalaren eta Aldundiaren dirulaguntzak eta Soraluzeko enpresen publizitatearen bidez lortutakoak dira.

Historia aldatu

Pil-pilean aldizkaria 1996. urteko bukaera aldera sortu zen herrian euskara sustatzeko asmoz, Soraluzeko euskara (bizkaiera). Urteen poderioz, aldizkaria hileroko bihurtu zen. Gero, 2002. urtean, hileroko izatetik hamabosteroko izatera bilakatu zen. Hamabosterokoaz aparte, Pil-pilean bereziak argitaratzen dira jaiak direla eta, inauteriak direla eta edo bestelako garrantzizko zerbait dela eta. Gainera, hilean behin, ikastolako umeek eginiko, Ugaraxo, saila aurki daiteke.

1996 - 2006 aldatu

2006 urtean Pil-pileanek 10 urte bete ditu "euskaraz eiñ eta eiñ eraiñ" lemapean ospatuz. Urteurrena ospatzeko, herrian hainbat kultur ekintza egin ditu Pil-pilean euskara elkarteak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.