Pikondoaren parabola
Pikondoaren parabola, edo Pikondoaren parabola hostoak sortzen, Jesukristoren parabola bat da, hiru Ebanjelio sinoptikoetan kontatua: Mateo,[1] Marko[2] eta Lukas.[3] Ez da nahastu behar Lukasen jasotako Pikondo agorraren parabolarekin.[4] Parabola horren atzetik, berehala, zaintzarako eskaera dator.

Testua
aldatuLukasen Ebanjelioak horrela dio:
« | [...] Jesusek irudi bat jarri zien: Begira pikondoari edo beste edozein zuhaizti:30 kimu berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue uda hurbil dela.31 Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza.32 Benetan diotsuet : Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.33 Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko. (Elizen Arteko Biblia Elkartea: Elizen arteko Biblia. Euskal Elizbarrutiak, 1994, 134.or. | » |
Azalpena
aldatuJesusek azaldu du parabola hori ikuspegi eskatologikotik ulertu behar dela. Olibondoen mendiko diskurtsoan bezala, non Jesusek hiztegi apokaliptikoa darabilen, pikondoaz baliatzen da azken egunak eta Pasioaren garaiaren etorrera gogora ekartzeko. Joan Krisostomo Elizako doktoreak bere 77. homilian dioenez, uda espiritual batek mundu honetako negu neketsua ezabatuko du, baina Mesiasek urtaroen adibidea hartzen du munduaren benetako izaera erakusteko.[5]