Pikillo piperra edo soilik pikilloa[1][2] piper gorri bizi mota bat da, mutur zorrotz kakotua eta ahogozo min samarra duena. Jatorria Nafarroako Erriberan du, Lodosako eskualdean eta horregatik Lodosako piperra sor-marka izan dezake. Sor-marka zortzi udalerritan kokatutako lursailek osatzen dute: Andosilla, Azagra, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrian eta Sartaguda [3].

Pikilloa
Pikillo piperra
Historia
JatorriaEspainia
Honen izena duLodosa

Labean prestatu ohi dira eta maiz ontziratuta saltzen (osorik ala zerrendatan).

Ezaugarriak aldatu

Itxura hirukia du, ez oso handia, 8-10 cm luze,[3] ez oso mamitsua, azal gogorra eta kolore gorri bizia. Zerrenda berdeak onartzen dira mamiaren luze-zabalean, "gorri-berde" izeneko barietatean[2], eta, paradoxikoki, ekoizleei berei gustatzen zaie, kanpokoei baino gehiago.

Mutur zorrotz kakotua du[3].

Hazitegietan ereiten da. Maiatza aldera, behin betiko lursailean ildotan landatzen da. Fruituaren, hots, piperraren bilketa irailaren erdialdean hasten da azarora arte. Eskuz egiten da eta batez beste astebeteko tartekin garoaldi bakoitzean.

Produktu honen ezaugarrietako bat ontziratze prozesua da: gasez edo egur-ikatzez berotutako gainazal batean erregosten dira, bonbo birakarien bidez, su garra zuzenean [3], prozesuan ez baitute urarekin kontakturik izan behar, aroma eta zaporea galduko bailukete.

Historia aldatu

Piper landareak Amerikan du jatorria, Mesoamerikan. Capsicum annuum solanazeoen familiako landare bat da, europarrek XVI. mendean Amerika aurkitu ondoren Espainiara eraman zena, lehen aldiz Kristobal Kolonek berak eramana, Pedro M. de Angleriak 1493ko irailean idatzitako gutun batean agertzen den bezala. Urteak igaro ahala, hainbat piper mota garatu ziren Europan, eta horien arten pikilloa Nafarroako Erriberan.

1994tik 1996ra bitartean, barazki horren haziak Perura eraman ziren, eta bertako enpresariek erein eta landatu zituzten, arrakasta handiarekin. Gaur egun, produktu hori erraz eskura daiteke Perun, eta Espainiakoak baino merkeagoak direnez, asko esportatzen dira.

Sukaldaritzan aldatu

 
Pikillo piperrak hegaluzez beteak.
 
Maiz, pintxoak apaintzeko erabiltzen dira.

Piper erreak prestatu ohi dira zartaginean (azukre pixka batekin, ozpin pixka batekin, gatzarekin eta olioarekin, askatzen duten saltsa loditu eta karamelizatu arte) edo hotzak (oliba-olio birjina pixka batekin, gatz eta baratxuri ijeztu finekin). Maiz, beste janari batzuk laguntzeko erabili ohi dira, hala nola okela, patata-tortilla edo arrain urdinak.

Oso ezaguna da piper bete moduan prestatzea, mamiak ondo eusten baitio betegarriari, are azalik gabe (beti zuritzen baita, oso gogorra baita jateko). Askotariko betegarriak izaten ditu, baina ohikoenak okela xehatua, odolkia, bexamela bakailaoarekin, hegaluzea eta arroza dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «Pikillo». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-09-17.)
  2. a b Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  3. a b c d (Gaztelaniaz)Piquillo de Lodosa, Lodosako piperraren Jatorri deituraren webgunea (noiz kontsultatua: 2020-09-11)

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu