Pikarrai

Vitoria-Gasteizko kolektibo lesbofeminista

Pikarrai Vitoria-Gasteizko lesbianen kolektibo bat izan zen.  2010 urtean sortu zuten lesbiana gazteentzako espazio propioa izateko helburuarekin, bertan eztabaidatu, aldarrikatu eta ikusgai egiteko.

IbilbideaAldatu

Pikarraiko kideek lehenago EHGAM (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) kolektibo mistoan militatu zuten. Batetik, bertan bizitako tentsioek eta, bestetik, 2009ko Granadako jardunaldi feministetan bizitakoak, kolektibo lesbofeminista[1] sortzea eraman zituen.[2]  Pikarrai hitzak "biluzi" esan nahi du.[3]

2011eko martxoaren 28an mezu hau zabaldu zuten: "Gazteak, feministak, lesbianak, euskaldunak, etorkinak, ekologistak. Sexu askapenerako borrokan, feminismoarekin borrokan, demokrazia lortzeko borrokan. Atzo, gaur eta biharborrokan!" Ezaugarri gisa euskaraz egin zuten aktibismoa dugu. [2]

Beraien ekimenak beti Arabako Emakumeen Asanblada, 7menos20 edo Gazthegam bezalako kolektiboekin batera eraman zituzten aurrera.[4] [5]

Beraien azken ekimen publikoa 2015ean izan zen xenofobiaren aurkako kanpaina batean.[6] Ofizialki desegin ez badira ere, dagoeneko taldea ez dago indarrean. Pikarraiko kideak egun bestelako kolektiboetan aktibismo lesbofeministan jarraitzen dute. [2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2013). (pdf) [https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/15506/De%20la%20invisibilidad%20a%20la%20irreverencia.-Andrea%20Momoitio.pdf;jsessionid=AF7E993CFB82DF94A4BE5E3246199777?sequence=1 De la invisibilidad a la irreverencia: Lesbianismo en televisión. ].
  2. a b c (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (pdf) Identitate lesbiarrak, mugez gaindi. .
  3. «pikarrai - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  4. Berria.eus. «Tea hartuz, ideiak partekatzen» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  5. «Errotik harro» Gaztezulo . Noiz kontsultatua: 2018-02-17.
  6. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-03-08). «Mujeres de diversos orígenes se unen contra la campaña «xenófoba e injusta» del PP» GARA . Noiz kontsultatua: 2018-02-17.

Kanpo estekakAldatu