Ireki menu nagusia
Piarres Peralta eta Ezpeletakoa
Piarres Peralta eta Ezpeletakoa



Jaiotza 1421
?,  Nafarroa
Heriotza 1492
?
Ezkontidea(k) Ana Brabantekoa
Elisabet Foix eta Albretekoa
Senideak Piarres Martinez de Peralta Ruiz de Azagra (aita)
Joana Ezpeleta Garro (ama)
Egoitza Martzillako gaztelua
Erlijioa Kristautasuna

Piarres Peralta eta Ezpeletakoa edo Piarres Peraltakoa "Gaztea" (1421-1492) nafar noble eta militarra izan zen, Gerra Zibilean Nafarroako kondestable eta agaramontarren buruzagia[1].

Leringo kondea, Martzillako baroia eta Azkoien, Funes, Cárcar, Andosilla, Faltzes, Undiano, Azagra eta Caparrosoko jauna izan zen.

BiografiaAldatu

Aita Piarres Martinez de Peralta Ruiz de Azagra (edo Piarres Peraltakoa "Zaharra") eta ama Joana Ezpeleta Garro izan zituen.

Bitan ezkondu zen:

Errege-erregina Katolikoekin eta Aragoiko koroarekin harreman estuak izan zituen eta Toledoko artzapezpikua zen Alfonso Carrillo de Acuñarekin batera erregeen ezkontza antolatu zuen[2]. Horri esker, Fernando II.a Aragoikoak 1513an Alonso Carrillo Peraltakoa bere iloba Faltzesko markes izendatu zuen eta bere leinua bost mendez Martzillako gaztelutik gobernatu zuen[3].

1468an, Nikolas Etxabarri Iruñeko apezpikua Joanes II.aren aldekoen artean zegoen azaroaren 23an Piarresen soldaduek lantzaz hil zuten Nafarroako Gorteetan. Ez zuen barkamena lortu 1471n Aita Santuak amnistia eman zuen arte.[4]

ErreferentziakAldatu

  1.   Yanguas y Miranda, José (1840) Diccionario de antigüedades del Reino de Navarra I Iruñea: Imprenta de Javier Goyeneche .
  2.   Alvar, Alfredo (2004) Isabel la Católica, una reina vencedora, una mujer derrotada Madril: Temas de Hoy .
  3.   Sagasti Lacalle, María José; Sagasti Lacalle, Blanca El Linaje de los Peralta en los siglos XV y XVI, Blasones de la pinceladura del Castillo de Marcilla .
  4.   Egaña, Iñaki (2009) Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos Txalaparta 59. orrialdea ISBN 9788481365436 .


Aurrekoa
Luis II.a Beaumontekoa
 
Nafarroako kondestable
Piarres Peralta

1451-1481
Ondorengoa
Luis III.a Beaumontekoa