Pierre Urte
Pierre Urte (bere garaian, frantsesezko grafiaz, Pierre d'Urte), (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1664ko urtarrilaren 2 – Londres, Ingalaterra, 1725-30) euskal idazlea eta apaiza izan zen.
Pierre Urte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1664ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Londres, 1725 (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, apaiza eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Kalbinismoa |
![]() |

Bizitza
aldatuErlijioz katolikoa zen, baina kalbinista egin eta erbestera alde egin behar izan zuen. Londresa joan zen. Han, John Chamberlayne eta David Wilkins hizkuntzalariekin harremanak izan zituen. Hiru liburu idatzi zituen, baina ez zuen, bizi zela, argitaratzerik izan. 1894an, Dodgsonek antolatuta, argitaratu zen lehena, The Earliest Translation of the Old Testament into the Basque Language (Biblia Saindua. Testament Çaharra eta Berria) izenburupean. Bibliaren Genesia (Ethorquia) eta Exodoaren (Ilkhitcea) zati bat bakarrik itzuli zituen. 1895an, Websterrek Dictionarium Latino-Cantabricum euskara-latina hiztegi amaitu gabea argitaratu zion, «quizá por el mismo excesivo detalle con que lo concibió y quiso realizarlo, no comprende más que las tres primeras letras» (Mitxelena 1960, 90. or.). 1896ean, Grammaire Cantabrique Basque beste lana argitaratu zion ere.
Lanak
aldatu- Biblia Saindua. Testament Çaharra eta Berria. (Londres, 1894). Liburua digitalizaturik ikus Gallica-n.
- Le dictionnaire latin-basque (Baiona, 1895). Liburua digitalizaturik ikus Gallica-n.
Pierre Urten latin-euskara hiztegiaren 1895eko argitalpenaren azala
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Pierre Urte Literaturaren Zubitegian
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)"Gramaire Cantabrique" on-line (EMD - Sancho el Sabio Fundazioa)
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)"Dictionarium Latino-Cantabricum" on-line (EMD - Sancho el Sabio Fundazioa)
- ↑ .