Pierre Gaveaux (Besiers, 1761ko urriaren 9–Paris, 1825eko otsailaren 5) Okzitaniako tenor eta musikagile ospetsua izan zen.

Pierre Gaveaux

Bizitza
JaiotzaBéziers1761eko urriaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1825eko otsailaren 5a (63 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Émilie Gavaudan (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, opera abeslaria eta orkestra zuzendaria
Enplegatzailea(k)Basilica of Saint Severinus of Bordeaux (en) Itzuli
Théâtre Feydeau (en) Itzuli
Opéra national de Bordeaux (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 43e21c0e-f4a2-43d2-94c0-0bf9257dc320 Discogs: 4293240 IMSLP: Category:Gaveaux,_Pierre Edit the value on Wikidata
Le Trompeur Trompé (1800) operaren polaka.
Pierre Gaveauxen hilobia Parisen.

Biografia

aldatu

Zazpi urterekin abestu zuen bere jaioterriko katedralean. Musikarekiko zuen zaletasuna handia zen. Hamar urte zituela mota guztietako musika-liburuak irakurtzen zituen, eta aurretiko ikasketak erabat amaitu zituen. Estatu eklesiastikora zuzenduta, latin ikasi zuen, bere zaletasun nagusia baztertu gabe. Napolira joateko asmoa zuen han bere musika ikasketak osatzeko baina Besierseko apezpikuak ez zion utzi; apezpikua hil zenean Bordelera joan zen. Bordeleko Saint-Seurin basilikaren lehen tenorea bihurtu zen, eta bere prestakuntza musikala osatu zuen Franz Beck eliza horretako organo-jotzailearekin. Garat izan zuen ikaskide gisa. Konposaketa-lan batzuk egin zituen eta saltua eman zuen Bordeleko Grand-Théâtrean sartuz. 1788an, Frantziako hegoaldean zehar bidaiatu zuen eta ospe handia lortu zuen. 1789an, Parisa deitu zioten, operako lehen tenor gisa. Frantziako Iraultzaren garaian oso aktiboa ibili zen.

1795eko urtarrilaren 15ean, bere "Réveil du peuple" abestia abestu zuen. Abesti honekin jakobinoen eta Marseillesaren aurka jarri zen. 1796ko urtarrilean Direktorioak abestia debekatu zuen. Bere opera ospetsuena, Léonore ou l’Amour conjugal, 1798an estreinatu zuen. 1804an Napoleon Bonaparte enpereadorearen kapera-abeslaria izendatu zuten. Zoritxarrez bera baino gazteagoak ziren musikagileak sortu ziren eta horren ondorioz erotu egin zen. 1812ko apirilean, erokeriaren lehen erasoa jasan zuenean, ostatu batera erretiratu behar izan zen. Urte batzuk burua berreskuratu zuen baina berriro galdu zuen eta zahar egoitz batean hil zen, dementzia erabateko egoeran. Hil zenean, Parisko Père Lachaise hilerrian lurperatu zuten.

Framazoneriako kide gisa aipatua izan da. Jean-Baptiste-Sauveur Gavaudan abeslariaren arreba zen Émilie Gavaudan-ekin (1772-1840) ezkondu zen.

Gaveauxek idatzitako operak

aldatu
  • L'amour filial, 1792
  • Le paria ou La chaumière indienne, 1792
  • Les deux ermites, 1793
  • La partie carrée, 1793
  • La famille indigente, 1794
  • Sophronime ou La reconnaissance, 1795
  • Delmon et Nadine, 1795
  • La gasconnade, 1795
  • Le petit matelot ou Le mariage impromptu, 1796
  • Lise et Colin ou La surveillance inutile, 1796
  • Tout par hasard , 1796
  • Céliane, 1796
  • Le mannequin vivant ou Le mari de bois, 1796
  • Le traité nul, 1797
  • Sophie et Moncars ou L'intrigue portugaise, 1797
  • Léonore ou L'amour conjugal, 1798
  • Le diable couleur de rose ou Le bonhomme misère, 1798
  • Les noms supposés ou Les deux jockeys, 1798
  • Le locataire, 1800
  • Le trompeur trompé, 1800
  • Ovinska ou Les exilés de Sibérie, 1801
  • Le retour inattendu, 1802
  • Un quart d'heure de silence, 1804
  • Le bouffe et le tailleur, 1804
  • Avis aux femmes ou Le mari colère, 1804
  • Trop tôt ou Le projet manqué, 1804
  • Le mariage inattendu, 1804
  • Le diable en vacances ou La suite du diable couleur de rose, 1805
  • L'amour à Cythère, 1805
  • Monsieur Des Chalumeaux, 1806
  • L'échelle de soie, 1808
  • La rose blanche et la rose rouge, 1809
  • L'enfant prodigue, 1811
  • Pygmalion, 1816
  • Une nuit au bois ou Le muet de circonstance, 1818

Erreferentziak

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu