Pierre Auguste Cot

margolari frantziarra

Pierre Auguste Cot (1837ko otsailaren 171883ko uztaila) akademizismo barruan kokatzen zen margolari frantziarra.[1]

Pierre Auguste Cot

Bizitza
JaiotzaBédarieux1837ko otsailaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1883ko abuztuaren 2a (46 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Institut supérieur des arts de Toulouse (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Léon Cogniet
Alexandre Cabanel
William-Adolphe Bouguereau
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaAkademizismoa
Genero artistikoaerretratua

Find a Grave: 44170533 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Pierre Auguste Cotek Tolosa Okzitaniako École des beaux-arts ikasgunean ikasi zuen eta ondoren Parisen. Parisen Léon Cogniet, Alexandre Cabanel eta William Bouguereau bere irakasleak izan ziren. 1863an Parisko Saloian lehen aldiz bere lanak erakutsi zituen. 1870 hamarkadaren amaieran ezaguna zen. Parisko Saloian eta Erroma Sariaren epaimahaietako kide izan zen. Francisque Duret eskultorearen babesaz gozatu zuen eta bere alabarekin ezkondu zen. William Bouguereaurekin lan egin zuen. Sari eta domina ugari irabazi zituen eta, 1874an, Ohorezko Legioaren Zalduna izendatu zuten. Pierre Auguste Cotek, besteak beste, Ellen Day Hale (1855-1940) eta Anna Klumpke izan zituen ikasle. Père-Lachaise hilerrian lurperatuta dago, Francisque Dureten hilobi berean. Antonin Merciék Pierre Auguste Coti egindako monumentua Bédarieuxen eraiki zen, 1891an.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu