Pierre Armand Dufrenoy
Ours-Pierre-Armand Petit-Dufrénoy (1792ko irailaren 5a - 1857ko martxoaren 20a)[1], frantziar geologoa izan zen. Sevratin jaio zen, Seine-et-Oise departamentuan.
1811n lizeoan bukatu eta 1813an Eskola Politeknikoan sartu zen. Ondoren Meatze lanean hasi zen eta azkenean École des Mineseko zuzendaria izan zen.
Elie de Beaumontekin batera 1841an Frantziako mapa geologikoa argitaratu zuen, hamairu urteko landa lanaren ondorioz eta bost urteko idazketa lanaren ondoren. Bi autoreek ere Voyage Métallurgique en Angleterre (1827), Mémoires pour servir a une description géologique de la France(1830-1838), eta Mémoire Calltal eta Mont-Doren (1833).
Ekialdeko Pirinioetako burdin meatzeak deskribatu zituen, mineralogia tratatu bat idatzi zuen (bertan mineralen propietate fisikoak, kimikoak eta geologikoak adierazten ziren), Annales des mines argitaratzen lagundu zuen eta baita Des terrains volcaniques des environs de Naples liburua.
Beste sari batzuen artean 1843an Wollaston Domina eman zioten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jean-Jacques Amigo, « Dufrénoy (Ours, Pierre, Armand dit Petit-Dufrénoy) », in Nouveau Dictionnaire de biographies roussillonnaises, vol. 3 Sciences de la Vie et de la Terre, Perpignan, Publications de l'olivier, 2017, 915 p. (ISBN 9782908866506)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Armand Dufrenoy |