Ireki menu nagusia

Pier Luigi Nervi (Sondrio, 1891ko ekainaren 21a - Erroma, 1979ko urtarrilaren 9a), italiar ingeniari eta arkitektoa izan zen. Irakaslea izan zen Erromako Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean. Funtzionalismoa defenditu zuen, eraikuntza ahalik eta lasterrena, merkeena eta egokiena egiteko xedez. Hormigoi armatuaren teknika maisutasun handiz landu zuen: hormigoiaren erresistentzia aztertu zuen, eta hormigoi-mota berri bat eta enkofratzeko molde berriak asmatu zituen. Industria-eraikinak eta jende askok erabili ahal izateko eraikinak egin zituen batez ere. Lan nagusiak: Florentziako estadioa (1929-1931); Orvietoko, Orbetelloko eta Torre del Lagoko aireportuetako hangarrak (1936-1941); Palermoko, Gaetako eta Trapaniko petrolio-biltegiak; Turingo erakusketa jauregia (1948-1950); Rio de Janeiroko Maracanã estadioa (1949-1950); Turingo Fiat fabrika (1949-1950); UNESCOk Parisen duen egoitza (1953-1957); Erromako Flaminio estadioa; Milango Pirelli etxe orratza (1961); Luigi Morettirekin batera, Montrealgo burtsaren dorrea.

Pier Luigi Nervi
Pier Luigi Nervi.jpg
Bizitza
Jaiotza Sondrio1891ko ekainaren  21a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1891-06-21 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1979-01-09)
Heriotza Erroma1979ko urtarrilaren  9a (87 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Boloniako Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, arkitektoa, ingeniari zibila eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Lan nabarmenak Norfolk Scope Itzuli
Stadio Flaminio
Palazzetto dello Sport Itzuli
Stadio Artemio Franchi
Jasotako sariak
Kidetza Royal Academy of Arts Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
National Academy of Fine Arts (Argentina) Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Montrealgo burtsaren dorrea (1964)

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pier Luigi Nervi