Piece of Me (euskaraz: "Nire zati bat") Britney Spears abeslari estatubatuarraren abesti bat da. Bloodshy & Avant-ek sortua, 2007. urtearen amaieran argitaratu zen munduan zehar, Blackout albumeko bigarren abesti bezala.

Britney Jean Spears abeslaria.

Piece of Me-ri buruz aldatu

Piece of Me autobiografia moduan idatzita dago, abeslariak paparazziengandik jasotzen duen presioa salatzeko. Kanta honek iritzi bikainak jaso zituen kritikoen eskuetatik, eta hauetako batzuek 2007. urteko abesti onena zela esan zuten.

Piece of Me-ren bideoklipa aldatu

Wayne Isham-ek zuzendu zuen abesti honen bideoklipa. MTV Video Music Awards 2008 lehiaketan hiru sari lortu zituen, eta Britney Spearsen bideoklip garestiena da (US$500.000 dolar guztira), Toxic abestiarenaren ondoren (azken honek US$1.000.000eko kostua izan zuen).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.