Pichinchako gudua 1822ko maiatzak 24an gertatu zen Pichincha sumendiaren magalean, itsas mailatik 3000 metro baino gehiagora, Quito hiritik gertu.

Pichinchako gudua
Map
Motagudu
Honen parte daAmeriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak
Data1822ko maiatzaren 24a
KokalekuLa Libertad, Quito (en) Itzuli
HerrialdeaEkuador
Parte-hartzaileak

Borroka Hispanoamerikako independentzia-gerren testuinguruan gertatu zen, eta Antonio José de Sucre Venezuelako mariskalaren agindupean zegoen armada independentista eta Melchor Aymerich komandanteak zuzendutako armada errealista aurrez aurre jarri zituen. Espainiar indarren porrotak, Quito askatzera eraman zuen, eta Quitoko Errege Auzitegikoak ziren probintzien independentzia ziurtatu zuen, Quitoko Presidentetza bezala ere ezagutzen dena, espainiar jurisdikzio administratibo koloniala, nondik, azkenik, gaur egun Ekuadorko Errepublika bezala ezagutzen duguna sortu zen.